Figle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Figle edo ofikleidoa

Figlea, ofikleido bezala ere ezaguna (frantsesetik bugle, ophicléideek eragina; grezieratik hophis, sugea eta kleis, giltza) metalezko haize musika tresna bat da, latoizko hodi luze batez eratua, erditik tolestua, diametroa gehitzen dihoana bere ahokaduratik kanpairaino, eta airearen igarotzea itxi eta ireki egiten duten giltzekin.

Figle, musika tresna hau jotzen duen pertsonari ere esaten zaio.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Figleak, giltzadun kornetak eta quinticlave deituriko figle altua bezala (bere familiako beste bi partaideak), beste haizezko musika tresnek ez duten moduko digitazio sistema bat du. Giltza guztiak, bat izan ezik, ohi itxita egoten dira eta jotzaileak giltzari dagokion palanka zapaltzen duenean bakarrik irekitzen dira. Justu kanpaiaren azpian dago tonu zuloen estalkirik handiena, baina ohi irekita egoten da eta palanka zapaltzen denean pakarrik ixten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude figle edo ofikleidoa 1817an asmatua eta 1821ean Jean Hilaire Asté musika tresna egileak patentatua izan zela dioten berriak. Orkestra erromantikoan, metalen sekzioko egiturako muina da, Pizkundeko serpentoiaren ordez. Bere inguruan tolesten den hodi luze batetaz eratua dago, eta ahoko batekin interpretatzen da, metalezko gainontzeko haize musika tresnetan bezala. Hasiera batean, bederatzi giltza zituen, eta, ondoren, beste hiru gehitu zitzaizkion, hamabira heldu arte. Figlearen familiaren musika tresna ezberdinak Si bemol, Do, Mi bemol edo Fan afinatuak egon daitezke. Familia honetako musika tresnarik ohikoena, Si bemol edo Doan afinaturiko figle baxua da.

Figlea, tuba eta eufonio edo bonbardinoagatik ordeztua izan zen, Italia aldean XX. mende hasierararte ezaguna izaten jarraitu zuen arren, eta oraindik gaur egun, profesionalki joa da. Azken figlejole handienetako bat Sam Hughes izan zen.

Musikalanak eta konposatzaile nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika tresna honentzat idatzitako lehen partitura, Gaspare Spontinik 1819an idatzitako Olimpie operan izan zen. Figlea erabiltzen duten beste musikalan ospetsu batzuk Elias eta Uda gau bateko ametsa musikalanaren obertura dira, Felix Mendelssohnenak, baita, Hector Berliozen Sinfonia fantastica ere, beranduagoko orkestazio batean tuba bategatik ordeztua izan zen arren. Giuseppe Verdi eta Richard Wagnerrek ere musika tresna honentzat konposatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Figle Aldatu lotura Wikidatan