Filae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abu Simbel eta Filaeko monumentu Nubiarrak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Philae, seen from the water, Aswan, Egypt, Oct 2004.jpg

Filaeko tenpluak

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia (ID) 88
Kokalekua EgiptoEgipto
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Trajanoren kioskoa

Filae edo File (egiptoeraz P-aaleq, «muga»; Grezieraz: Philae; Arabieraz: Jazirat Filah) Niloko uharte txikia da, Asuanen hegoaldetik 8 kilometrora. Uharte santua zen, Isis jainkosaren lurra; berandukoak dira bertako eraikuntzak. Zaharrena Nektanebo II.aren tenplu txikia da. Tenplu nagusia Isis jainkosarena da, Nektanebo II.ak egina. Uholdeek hondatu zuten zati bat, eta Ptolomeo II.ak eta Ptolomeo XIII.ak konpondu zuten. Monumentu horrek garrantzi handia du, behe-erliebeengatik eta hormetan eta zutabeetan grabaturik dituen testuengatik. Iparraldean Horusen tenplua dago, ekialdean Hathorren tenplu txikia, Ptolomeo VI.ak eraikia, eta hego-ekialdean Trajanoren kioskoa.

Luzaro Filae kristautasunaren hedakuntzaren kontrako bilgune izan zen, eta V. mendera arte erromes paganoak joan ohi ziren bisitari. Asuango urtegia egin zenean, urtean hamar hilabetez ur azpian geratzen ziren tenpluak. UNESCOk bultzaturik ordea, tenplu horiek ondoan zegoen Agikia uhartera eraman zituzten, 1972tik 1980ra bitartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filae Aldatu lotura Wikidatan