Filaret aitalehena (Fiodor Romanov)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filaret aitalehena.

Fiodor Nikititx Romanoverrusieraz Фео́дор Ники́тич Рома́нов (Mosku, Errusiar Tsarerria, 1553 – Mosku?, Errusiar Tsarerria, 1633) errusiar noble bat zen, Filaret —errusieraz Филаре́т— izenarekin Errusiako Eliza Ortodoxoko aitalehen bihurtuko zena. Mikel III.a Romanov dinastiako lehen tsarraren aita.

Fiodor I.a Rurik dinastiako azken tsarraren lehengusua zen, eta haren buruzagi militarra izan zen suediarren aurkako gerran. Boris Godunov komentu batean sartu zuen tsarra hil zenean (1598), eta Rostovko aita nagusi egin zuten hura hildakoan (1605). Poloniarrek, Errusiako koroaz jabetu nahi baitzuten, preso hartu zuten 1610ean, eta 1619an utzi zuten aske, Migel semea tsar izendatu ondorengo seigarren urtean. Moskuko aitalehen egin zuten urte berean, eta aginpide maila handia izan zuen hurrengo urteetan politika- eta erlijio-gaietan. Bultzada handia eman zion Errusiako Eliza Ortodoxoari eta Erromatar Eliza Katolikoaren eragina murrizteko neurriak hartu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filaret aitalehena (Fiodor Romanov) Aldatu lotura Wikidatan