Filipe Bidart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipe Bidart

Bizitza
JaiotzaBaigorri1953ko apirilaren 10a (71 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Familia
AitaJamattitt Bidart
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
KidetzaIparretarrak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna

Inguma: filipe-bidart Literaturaren Zubitegia: 848
Artikulu hau militante abertzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bidarte (argipena)».

Filipe Bidart (Baigorri, 1953ko apirilaren 10a) Ipar Euskal Herriko Iparretarrak (IK) talde armatuko sortzaile eta buruzagi ohia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe Bidart Baigorrin jaio zen, Jamattitt Bidarten seme. Apaizgaitegi batean ikasi zuen, baina ez zen ordenatzera iritsi. Iparretarrak erakundea sortu aurretik ikastola bateko irakasle izan zen. 1980an klandestinitatera pasa zen, sasira pasatzen zen lehen IK-ko militantea izanik.

1982an, Baigorrin, CRSeko (Segurtasun Konpainia Errepublikarrak) bi polizien hilketa egotzi zioten. Ekintza hau IK-k ez zuen bere gain hartu, Batallon Vasco Españolek bai ordea. 1987an Biscarrossen jendarme baten hilketa ere egotzi zioten.

Bidart 1988ko otsailean atxilotu zuten Bokalen, IK-ko militante zen Ttotte Etxebesterekin eta beste hiru militantekin batera. Azken hau elbarri geratu zen atxiloketa aurretik poliziarekin izaniko tiroketan. Isolamenduan egon zen 25 hilabetez Parisko La Santé espetxean. 1992an, Frantziako justiziak, biziarteko bi espetxe-zigorra ezarri zizkion hiru hilketa horiengatik. 2000. urtean 20 urteko espetxealdira zigortu zuten, 1983ko abuztuaren 7ko Landetako Leon (Léon) herriko kanpaleku batean izandako tiroketarengatik. Tiroketaren ondorioz, jendarme bat hil, beste bat arinki zauritu eta IK-ko militante zen Jean Louis Larre "Popo" desagertu zen. Oraindik ere ez dago Poporen arrastorik[1].

Ia 19 urtez egon zen Clairvaux-ko segurtasun handiko kartzelan preso. 2007ko otsailaren 1ean Parisko Apelazio Auzitegiak baldintzapeko askatasuna baimendu ondoren, kaleratzearen aurkako kasazio-helegitea jarri zuen Ministerio Publikoak. 2007ko Otsailaren 14an espetxetik irten zen, nahiz eta Frantziako legediaren arabera bi urte lehenago onartu behar zioten baldintzapeko askatasuna.

Baldintzapean aske izan arren, 2014. urtera arte ezin izan zen Euskal Herrian sartu. Apelazio Gorteak ezarritako baldintzapeko askatasunaren erregimenaren arabera Beziers hirian (Montpellierretik gertu) lan eta bizitzera behartu zuen, egiten zuen lanarekin biktimei kalteak ordainduz.

Kartzelatik irten ostetik, Abertzaleen Batasuna alderdi independentistako kidea da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]