Philip Edinburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:57, 25 urtarrila 2016

Filipe Grezia eta Danimarkakoa, Edinburgheko dukea, (Korfu, Grezia, 1921eko ekainaren 10a) Elisabet II.a Britainia Handiko erreginaren ezkontidea da. Greziako Andres printzearen semea eta Britainia Handiko erregina Viktoriaren hereniloba. Dartmoutheko Itsasontzi errege akademian hasi zuen armadan karrera 1939an. Bigarren Mundu Gerran Mediterraneoan eta Ozeano Barean ibili zen. Elisabet printzesarekin ezkondu zen 1947an, eta aldi berean, Edinburgheko duke izendatu zuten. 1957an Erresuma Batuko printze egin zuten. Kirol, zientzia eta hezkuntzaren defendatzaile sutsua da. Munduan zehar bidaia diplomatiko asko egin du, Elisabet II.aren ordezkari zein laguntzaile gisa.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philip Edinburgokoa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.