Filipe I.a Gaztelakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe I.a Gaztelakoa

Filipe I.a Habsburgokoa, ezizenez Filipe Ederra, (Brugge, Flandria, 1478ko uztailaren 22 - Burgos, Gaztela, 1506ko irailaren 25) hainbat herrialdetako duke, beste askotako konde eta gutxi batzuetako jaun izan zen, baina, horretaz gain, Gaztela eta Leongo errege ere bilakatu zen Errege-erregina Katolikoen alabarekin ezkontzerakoan, Joana delakoarekin, alegia.

Gaur egungo Espainia denaren luraldeetan Habsburgoen etxea ezarri zuen. Filipe Ederra deitura Frantziako errege Luis XII.ak eman zion 1501ean. Izan ere, Filipe eta Joana koroatuak izateko asmoz Gaztelarantz zihoazela, Bloisen geratu ziren eta, bertan erregeak ongietorria eman zienean, zera esan omen zuen: Hona hemen printze eder bat.

Maximiliano I.aren eta Maria Borgoinakoaren semea zen; hau da, Alemaniako enperadorearen semea. Honek hitzartu zuen Filipe eta Gaztelako Joana I.ren arteko ezkontza.

Filipe I.a Gaztelakoa eta Joana I.a

[aldatu] Bizitza

Belgika eta Herbeheretan subirano famatu eta maitatu bat izan zen, bere lurralde ezberdinen interesak jokatzen trebea. Historiara pasatu da Filipe Ederra izenarekin, izan ere, Maximiliano I.a eta Borgoinako Mariaren semeak oso aurpegi polita omen zeukan. Bere zaletasun handiena abentura amoretsuak ziren, eta amorante ugari eduki zituen Borgoinako gortean. Bere aitak, politika kontuengatik, Joana I.aren eta bere semearen arteko ezkontza itundu zuen. Ezkontza Lillen ospatu zen 1496ko abuztuaren 21ean.

Errege-erreginaren infante zaharrenak hil zirenez (Joan (1497), Isabel (1498) eta honen semea, Miguel (1500)), Filiperen emaztea, Joana, izango zen Gaztela eta Aragoiko oinordetza jasoko zuena.

1504ko azaroaren 26an hil zen Isabel I.a erregina eta Gaztelako ondorengotzaren arazoa sortu zen. Joanaren aitak, Fernandok, Isabelen azken nahiak betetzearren, Gaztelako erregina izendatu zuen, baina berak ere boterean parte hartzeko asmoz. Filipek, ordea, emaztearen oinordetzaren gaineko eskubideak zituela uste zuen eta Filipe eta Joanaren gobernua hitzartu zuen Salamankako itunean (1505). Senar-emazteak penintsulara iristean, egoera aldatu egin zen, Fernando Katolikoa Aragoira erretiratu eta Filipe Ederra Gaztelako errege izendatu baitzuten, Filipe I.a izena hartuz.

Bitartean, bere senarrak gorteko emakumeekin egiten zizkion desleialtasunak zirela-eta, Joana erotzen joan zela suposatzen da; izan ere, bere senarraz guztiz maiteminduta zegoen, baina ezin daiteke esan Filipek sentimendu hori konpartitzen zuenik. Nahiz eta Valladoliden elkartutako gorteek Joana erreginaren gobernatzeko gaitasun eza ez aitortu, praktikan, Filipek erabili zuen botere guztia, emaztea kontuan hartu gabe.

Filipe I.aren gorpua hementxe gorde zuten

Filipek bat-bateko heriotza izan zuen Cordoneko etxean (Burgosen) eta bere aitaginarrebak, Fernandok, pozoitu zuen zurrumurruak egon ziren. Esaten dutenez, Filipe Burgosen zegoen pilota partidu bat jokatzen eta, bukatzean, izerditan oraindik, ur hotz ugari edan zuen; ondorioz, sukar bortitzeko gaixotasunak harrapatu eta, egun batzuk geroago, hil zen. Gaur egungo ikertzaileek, ordea, izurriak hil zuela uste dute. Dena dela, erregearen heriotzak Joana erreginaren balizko eromena larritu egin zuen.

Filiperen heriotzaren ostean, Fernandok, bere alabaren nahaste egoeraz baliaturik, Tordesillaseko jauregian (Valladoliden) giltzapetu zuen, eta bere heriotzara arte ez zen handik aterako. Horrela, hasierako gogoari jarraituz, Gaztelako erreinuaren erregeorde bilakatu zen. Joanaren semeak, Karlosek, oinordekotza handi bat jaso zuen: bere lau aitona-amonen erresumak, inoiz izan den enperadore garrantzitsuenetako bat bihurtuko zuena.

[aldatu] Ondorengotza

Joanarekin izan zuen ezkontzatik sei haur jaio ziren:

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Filipe I.a Gaztelakoa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak