Filipe I.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe IV.a

Filipe IV.a Ederra Frantziako erregea izan zen (1285-1314). Nafarroako Joana I.aren ezkontzaren bidez Nafarroako erregea izan zen (1284-1305). Ederra ezizena itxura fisikoarengatik zetorkion, nahiz eta nortasun malgugaitzak beste izen batzuk ekarri zizkion. Bernard Saisset, Pamiersko apezpiku, aurkariaren hitzetan, "ez da gizona ezta piztia, estatua baizik."

Boterea hartuta, Frantziako monarkia kosta ahala kosta indartzea erabaki zuen. Horretarako, legegizonen burokrazian oinarritu zen, aurreko erregeak baino gehiago.

Nafarroako Joana I.arekin ezkontzean, Frantziarako Xanpaina eta Brie eskualdeak bereganatu zituen. Honela erregetzaren lurraldea batu zen. Nafarroako erresuma bera ez zen hain garrantzitsua, ez ekonomikoki ezta estrategikoki behintzat, Frantziako kororako.

Eduki-taula

Gerrak[aldatu]

Ingalaterraren kontrako gerra 1294an piztu zen, bi monarkien handitzeko nahiek talka egitean. Gaskonia kontrolatzeko kanpainak 1294-98 eta 1300-03 borrokatu ziren. Europan aspalditik ez zegoen maila handiko gerrarik, eta bitartean, gerragintza aldatu zen: profesionalago, teknologikoki aurreratuago eta askoz garestiago bilakatu zen. Diru gehiagoren bilketak Filipen erregetza markatu zuen: juduak atxilotu zituen bere ondasunak bahitzeko. 1306an Frantziako lurraldeetatik bota zituen. Lonbardiako bankariak eta abade aberatsak ere bere biktimak izan ziren. Zergak handitu zituen eta monetaren balioa jaitsi.

Bakea lortzeko, Filiperen alaba, Isabella, Eduardo II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen 1308ko urtarrilaren 25ean. Baina honela Ingalaterrako erregeak Frantziako koroa aldarrikatu ahal izan zuen urte batzuk geroago, Ehun Urteko Gerra piztuko zuen txinparta gisa.

Herbeheretan ere borraka egin zuen Filipek. Matxinada itzaltzeko, 2.500 gizoneko zalditeria eta 4.000ko infanteria bidali zituen. Alabaina, Urrezko Lantzen Borrokan, 1302ko uztailaren 11n, Kortrijketik hurbil, nekazariek eta artisauek osatutako armada garaitu zituen. Erromatar garaietatik zalditeriak ez zuen bataila bat galtzen. Nolanahi ere, flamenkoei 1304an eta 1305ean irabazi zien eta baldintza umiligarriak ezarri zizkien bake-hitzarmenean.

Elizaren aurrean[aldatu]

Filipe Ederra.

Frantziako elizgizonei zergak handitzean, Eliza Katoliko Erromatarraren haserrea eragin zuen. Bonifazio VIII.ak Clericis laicos izeneko bulda plazaratu zuen, elizako edozein ondasun Frantziako erregearen eskuetara igarotzea debekatzeko. Filipek Aita Santua bera atxilotu zuen Anagnin. Eta Bertrand de Goth artzapezpiku frantziarra Klemente V.a izeneko Aita Santu berria hautatuak Avignonera, Frantziako erregearen lurraldeek inguratzen zuten irlara, Elizako egoitza mugitu zuenean, denen begietara garaile atera zen Filipe IV.a.

Gainera, Klemente V.aren gaineko eragina 200 urteko Tenpleko Zaldunen Ordena suntsitzeko erabili zuen Filipe IV.ak. 1307ko urriaren 13an, Orden horretako ehundaka zaldun atxilotu zituen batera. Nahiz eta Tenpleko Ordenekoek Aita Santuaren aurrean baino erantzuleak ez izan, Filipek torturatu zituen herexia burutu zutela aitortzeraino.

Familia[aldatu]

Aitona
Blason pays fr FranceAncien.svg Luis IX.a
Frantziako erregea
Amona
Aragon.png Margarita
Proventzakoa
Aitona
Aragon.png Jakue I.a
Aragoiko erregea
Amona
Hungary Arms.svg Yolanda
Hungariakoa
Aita
Blason pays fr FranceAncien.svg Filipe III.a
Frantziako erregea
Ama
Aragon.png Elisabet
Aragoikoa
Blason pays fr FranceAncien.svg Filipe IV.a / I.a
Frantziako errege
Nafarroako errege

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu]

1284ko agorrilaren 14an, Filipe ezkondu zen Nafarroako erregina eta Xanpainako kondesa zen Joana I.arekin.

Zazpi seme-alaba izan zituzten:

Ikus, gainera[aldatu]


Aurrekoa:

Filipe III.a

Blason France moderne.svg
Filipe IV.a
Frantziako errege
(1285-1314)
Ondorengoa:

Luis X.a

Aurrekoa:

Joana I.a

Blason Navarre.png
Joanes I.a
Nafarroako errege
(1284-1305)
Ondorengoa:

Luis I.a