Filipe II.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe II. Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa
Filipe II.a Nafarroakoa

Filipe II. Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa


1316 – 1322
Aurrekoa Joanes I.a
Ondorengoa Karlos I.a

Frantziako erregea
1316 – 1322
Aurrekoa Joanes I.a
Ondorengoa Karlos IV.a

Jaiotza 1292-93 inguru
Lyon Frantzia
Heriotza 1322ko urtarrilaren 3
Paris Frantzia
Ezkontidea Joana Borgoinakoa
Egoitza Paris Frantzia
Erlijioa Kristaua

Filipe II. Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa (Lyon, 1292-93 inguru - Longchampeko abadia, Paris, 1322ko urtarrilaren 3), ezizenez "Filipe Luzea", Poitierseko kondea aitak izendatua, Borgoinako kondea Joana Borgoinakoa ezkondu zuelako, eta Frantzia eta Nafarroako erregea (1316 - 1322) zen. Kapeto leinuaren hamalaugarren erregea zen.

Aita Filipe IV.a "Ederra", ama Joana I.a Nafarroakoa, anaia Luis I.a eta iloba Joanes I.a aita hil-ondokoa zituen.

Erreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinordekotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe V.a

1314an aita hil zenean oinordekotza ziurra zen Filipe Poitierseko hiru semeetatik bigarrena izanda. Luis Liskarzalea errege bihurtu eta 1316an koroatu eta zenbait hilabete geroago hil zen. Luis X.ak alaba bakarra zuen, sasikumea izateaz salatua, eta emazte berria haurdun zegoen. Orduan, Filipe erregeorde izendatu zioten Klementzia Hungariakoak erditu arte. Tartean Lege Salikoa promulgatu zen. 1316ko azaroaren 15ean Joanes I.a aita hil-ondokoa jaio eta bost eguneko epean hil zen, batzuen ustez Filipek pozondua.

Estatu Orokorrek 1317an Filipe izendatu zuten errege, Joana ilobaren kalterako.

1317ko urtarrilaren 6an Reimseko Andre Mariaren katedralean Robert Courtenaykoa artzapezpikuak (kapetarra bera) Filipe koroatu zuen, eta 1317ko otsailaren 2am Parisen ospatutako biltzar batean, Estatu Orokorrek bera Joana iloba baino kapazagoa zela onartu zuten Luis IX.a Frantziakoa belaunaldi bi baino ez zituelako aitzakia aprobetxatuz. Horrela Lege Salikoa mantendu zen.

Kanpo harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe V.ak 1318an Eskoziarekin izandako aliantza berritu zuen.

Roberto III.a Flandriakoaren aurkako kanpainaren ondoren, Robertok 1320ko maiatzaren 5ean Filiperi omenaldia egin zion. Urte bereko ekainaren 2an ituna sinatu eta Filipe IV.a "Ederrak" hasitako guda bukatu zuen Flandriako zenbait eskualde lortuz.

1320ko ekainaren 29an, Ingalaterrako erregea eta bere koinatua zen Edward II.ari harrera egin zion Amienseko katedralean, Gaskoniako dukerria, Ponthieuko konderria eta Montreuil hiria hartzera zihoala.

Barrualdeko politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe V.a errege azkarra eta kapaza zen. Nobleteria gelditzeko borrokatu zuen, tartean Luis Neversekoa (1317) menderatuz.

Filipe Luzeak aitaren politika zentralista jarraitu zuen:

  • Lege eta erret-dekretu asko ezarri zituen, erakunde asko zentralizatuz.
  • Erresuma osoan moneta batua inposatu zuen, Midiko jaunen jarreraren aurka.
  • Pisuak eta neurriak batzea saiatu zuen baina Estatu Orokorrak aurka izan eta ezin.
  • Kontuen Ganbarra eratu zuen, administrazio publikoa kontrolatzeko.
  • Hiri-miliziak garatu zituen.
  • Juduei zergak handitu zizkien.

1320ean, Tournai hartu zuen. Laborari eta legenardunen altxamenduak ere zapaldu zituen. Diruzaina Giraud Gayte zuen.

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe ezkondu zen 1307an Borgoinako kondea zen Oto IV.aren Joana alabarekin. Luis IX.a Frantziakoaren anaia zen Roberto I.a Artoiskoaren ondorengoa izanik, kapetarra ere bazen. Joana Borgoinako kondesa zen 1315 eta 1330 artean, Joana II.a izenaz. Blanka Artoiskoa ama hil zitzaionean, 1329 eta 1330 artean Artoisko kondesa ere bazen, Joana I.a izenaz. Ezkontzaren bidez, 1315 eta 1322 artean Filipe Borgoinako erret-kondea ere bazen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1321eko abuztutik disenteria eta sukarrak jota, Filipe Longchampeko abadian, Parisetik gertu, hil zen 1322ko urtarrilaren 2tik 3rako gauan. Semerik ez zuenez, koroa Karlos anaiaren eskuetara pasa zuen. Saint-Denis auzoko basilikan lurperatu zuten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason pays fr FranceAncien.svg Filipe III.a
Frantziako errege
Amona
Aragon.png Ixabel
Aragoikoa
Aitona
Armoiries Navarre-Champagne.png Henrike I.a
Nafarroako errege
Amona
Artois Arms.svg Blanka
Artoiskoa
Aita
Blason pays fr FranceAncien.svg Filipe IV.a
Frantziako errege
Ama
Armoiries Navarre-Champagne.png Joana I.a
Nafarroako erregina
Armoiries France-Navarre.png Filipe V.a / II.a
Frantziako errege
Nafarroako errege

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe II.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa:

Joanes I.a

Blason Navarre.png
Filipe II.a
Nafarroako errege
(1316-1322)
Ondorengoa:

Karlos I.a

Aurrekoa:

Joanes I.a

Blason France moderne.svg
Filipe V.a
Frantziako errege
(1316-1322)
Ondorengoa:

Karlos IV.a