Filipe III.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe III.a Frantziakoa
Filipe III.a Frantziakoa

Filipe III.aren koroatzea.


1270eko abuztuak 25 – 1285eko urriak 5
Aurrekoa Luis IX.a Frantziakoa
Ondorengoa Filipe IV.a Frantziakoa

Jaiotza 1245eko apirilaren 30a
Poissy
Frantziako Erresuma
Heriotza 1285eko urriaren 5a
Perpinyà
Mallorcako Erresuma
Ezkontidea Elisabet Aragoikoa (1262-1271)
Maria Brabantekoa (1274-1285)
Senideak Aita: Luis IX.a Frantziakoa
Ama: Margarita Proventzakoa
Arms of the Kingdom of France (Ancien).svg

Filipe III.a Frantziakoa (Poissy, 1245eko apirilaren 30a - Perpinyà, 1285eko urriaren 5a), izengoitiz Filipe Ausarta (frantsesez: Philippe le Hardi) deitua, Frantziako erregea izan zen 1270-1285 bitarteko urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis VIII.aren semea zen. Harekin joan zen Zortzigarren Gurutzadara. 1271ean, osaba Alfontso hiltzean, Tolosa, Poitou eta Auverniako konde bihurtu zen, eta 1274an Venaissingo konderria Aita Santuari utzi zion. Bere osaba Karlos I.a Anjoukoaren alde atera zen, eta Petri III.a Aragoikoaren kontra, 1282an. Aita Santuak Petri III.ari erregetza kendu eta Karlos Valoiskoari, Frantziako erregearen semeari, eman zionean, Filipe III.ak Aragoiren kontrako gurutzada gidatu zuen (1284-1285), Aragoi hartzeko asmoz, baina huts egin zuen.

Elisabet Aragoikoarekin ezkondu zen, eta hura hiltzean, berriz, Maria Brabantekoarekin; hark eskaturik Pierre de la Brosse, bere begikoa, urkarazi zuen.

Ezkontzak eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, 1262an, Aragoiko errege Jakue I.aren Elisabet alabarekin; lau seme izan zituen harekin:

  • Luis (1264-1276)
  • Filipe IV.a (1268-1314)
  • Roberto (1269-1276)
  • Karlos (1270-1325), Valoisko kondea

Elisabet 1271n hil zen, eta 1274an Filipe Brabanteko duke Henrike III.aren Maria alabarekin ezkondu zen. Harekin hiru seme-alaba izan zituen:

  • Luis (1276-1319), Evreuxko kondea
  • Margarita (1282-1318), Eduardo I.a Inglaterrakoarekin ezkondua
  • Blanka (1284-1305), Bohemiako erregea zen Rodolfo I.arekin ezkondua

Maria 1321ean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe III.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan