Filipe III.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe III.a Nafarroakoa
Filipe III.a Nafarroakoa

Filipe III.a Nafarroakoa


COA Evreux Navarre Philippe III d'Evreux (1301-1343).svg
Nafarroako errege de iure uxoris
1328 – 1343
Norekin Joana II.a
Aurrekoa Karlos I.a
Ondorengoa Joana II.a

1322 – 1328
Aurrekoa Luis I.a
Ondorengoa Karlos II.a

Jaiotza 1306ko martxoaren 27
?
Heriotza 1343ko irailaren 16
Algeciras Espainia
Ezkontidea Joana II.a Nafarroakoa
Egoitza Paris[1] Frantzia
Erlijioa Kristaua

Filipe III.a Nafarroakoa edo Filipe Evreuxkoa (1306ko martxoaren 27Algeciras, 1343ko irailaren 16), Évreuxko konde (13191343) eta Nafarroako errege de iure uxoris (13281343) zen. Aita Louis Évreuxkoa (Filipe III.a Frantziakoaren semea) eta ama Margarita Artoiskoa (Luis IX.a Frantziakoaren anaia zen Roberto I.a Artoiskoaren birloba) zituen. Bere arbasoak zirela eta Frantziako tronua lortzeko hautagaia zen.

Oinordetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1319an aitaren partez Normandian zegoen Évreuxko konderria jarauntsi zuen. 1318ko ekainaren 18an Joana kapetarra ezkondu eta Karlos I. Nafarroakoa hil zenean Nafarroako errege de iure uxoris bihurtu zen. Senar-emazteak bai Frantziako iparraldean bai Nafarroan lurralde asko zituztenez, bere bizitzak eman zituzten alde batetik bestera bidaiatzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe III.a Nafarroako erregeak omenaldia ematen dio Filipe VI.a Frantziako erregeari Frantzian dituen lurraldeengatik

Filipe VI.a Frantziakoarekin Flandriako kanpainan hartu zuen parte eta, 1328ko abuztuaren 23ko Casseleko Batailan garaipena lortu eta erregearen bizitza onik atera zuen. Jadanik Nafarroako errege ezkontidea, Arnaldo Barbazangoa Iruñeko apezpikuak 1329ko martxoaren 5ean Iruñeko katedralean koroatu zuen. 1329ko ekainean, Frantziako erregearekin batera Amiensera joan zen, non Edward III.a Ingalaterrakoa Frantziako bere lurraldeak zirela eta omenaldia egin zion.

Bere erreinaldian Nafarroako Gorteak sendotuak ziren, hirietako burgesia babestu zuen nobleteria txikiaren kontra eta Nafarroako Foru Hobeagotzeko kapitulua idatzi zuen "Filipe III.aren Hobeagotzea" deitua. Juduen aurkako politika jarraitu zuen: 1336an Iruñeko judu guztiak ghetto batean bizi behar ziren.

1331an Errege Biltzarrean sartu zen. Avignon aldera joan zen erregearekin non Benedikto XII.a Aita Santuak gurutza eman zien Bohemia eta Aragoiko erregeekin batera gurutzada hasteko. Gurutzada ez zen egin.

1335ean, Filipek Aragoiko Erresumaren aurkako gerra hasi zuen, Maria bere alabak Piarres IV.a Aragoikoa ezkondu zuenean bukatua. Urte berean bere anaia gaztea Karlos, Etampes-ko kondea ezkondu zen Joanes Nuñez Bizkaiko jaunaren arrebarekin.

1336ko martxoaren 14ko Villeneuve-lès-Avignongo Itunari esker, Angulema eta Mortaingo konderriak eta Benon eta Fontenay-l'Abattuko gazteluak lortu zituen.

1339an, Frantzia (Filipe VI.a), Bohemia (Joanes) eta Eskoziako (David II.a) erregeekin batera, Cambrai eta Tournai hiriak askatu zituen. Honela Ehun Urteko Gerra hasi zen.

Filipek Hispaniako errekonkistan ere hartu zuen parte. Alfontso XI.a Gaztelakoak zuzendutako Granadako Erresumaren aurkako kanpainan hartu zuen parte eta gezi batek zauritua Jerez de la Fronterako setioan hil zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason pays fr FranceAncien.svg Filipe III.a
Frantziako erregea
Amona
Armoiries Brabant.svg Maria
Brabantekoa

Aitona
Artois Arms.svg Filipe I.a
Concheseko jauna
Amona
COA fr BRE.svg Blanka
Bretainiakoa
Aita
Blason ville fr Mortain (Manche).svg Luis I.a
Evreuxko kondea
Ama
Artois Arms.svg Margarita
Artoiskoa
Armoiries Navarre Evreux.png Filipe III.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1318ko martxoaren 5ean ezkondu zen Joana II.arekin. Zortzi seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe III.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Jean Emmanuel Charles Nodier La Seine et ses bords, 89. orr.


Aurrekoa
Karlos I.a
Blason Royaume Navarre.svg
Filipe III.a
Nafarroako erregea

(1328-1343)
Ondorengoa
Joana II.a
Aurrekoa
Luis I.a
Blason ville fr Mortain (Manche).svg
Filipe I.a
Evreuxko kondea

(1319-1343)
Ondorengoa
Karlos II.a