Filipinen banaketa administratiboa
Filipinen banaketa administratiboa 17 eskualdez osatua dago. Eskualde hauek, autonomia dutenak kenduta, ez dute inolako egitura politikorik. Eskualdeak 80 probintziatan banatzen dira, Manila Metropolia izan ezik. Era berean, probintziak 120 hiritan, 1.511 udalerritan edo 42.008 barangay delakoetan banatzen dira[1]. Hauek Tokiko Gobernu Unitateak dira (ingelesez local government unit, LGU)
Lehendakariak eskualdeak sortu, ezeztu eta mugatzeko eskumena du, eta gehienetan tokiko gobernuarekin adostuz egindako aldaketak dira. Eskualde autonomoek, ordea, erreferendumean onetsi behar dute Lehendakariak erabakitakoa, baliozkoa izan dadin.
Gobernuaren beste sailetan, beste banaketa sistemak erabiltze dira: eskualde legislatiboak hauteskundeetarako eta eskualde judizialak.
Eskualdeak [aldatu]
| Eskualdea | Izendapena | Hirigune nagusia(k) |
|---|---|---|
| Ilocos eskualdea | I. eskualdea | San Fernando, La Union |
| Cagayan Ibarra | II. eskualdea | Tuguegarao, Cagayan |
| Erdialdeko Luzon | III. eskualdea | San Fernando, Pampanga |
| CALABARZON | IV-A. eskualdea | Calamba, Laguna |
| MIMAROPA | IV-B. eskualdea | Calapan, Ekialdeko Mindoro |
| Bicol eskualdea | V. eskualdea | Legazpi, Albay |
| Mendebaldeko Bisayak | VI. eskualdea | Iloilo Hiria |
| Erdialdeko Bisayak | VII. eskualdea | Cebu Hiria |
| Ekialdeko Bisayak | VIII. eskualdea | Tacloban |
| Zamboanga Penintsula | IX. eskualdea | Pagadian, Zamboanga del Sur |
| Iparraldeko Mindanao | X. eskualdea | Cagayan de Oro |
| Davao eskualdea | XI. eskualdea | Davao Hiria |
| SOCCSKSARGEN | XII. eskualdea | Koronadal, Hego Cotabato |
| Caraga | XIII. eskualdea | Butuan |
| Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa | Pilipino (Tagalog) | borneo |
| Cordillera Eskualde Administratiboa | CEA (CAR) | Baguio |
| Hiriburu Nazionalaren Eskualdea | HNE (NCR) | Manila |
Probintziak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ NCSB PSGC aurkibidea
- ↑ Cabadbaran da probinztiako hiriburu ofiziala, republic ACt 8811 dela-eta. Hala ere, probintzia gobernuaren egoitza ez da oraindik lekuz aldatu Butuan Hiritik.
- ↑ Probintziak beste gobernu gune bat mantentzen du Luna hirian. Philippine Information Agency - Apayao gov't center established in Luna
- ↑ Probintzia gobernua Imus hirian dago, nahiz eta egoitza nagusia Trece Martires Hirian egon. Official Website of the Province of Cavite - Socio-economic Profile.
- ↑ Probintzi gobernuak oraindik ere zerbitzu batzuk aurreko hiriburuan, Cabanatuan Hirian, mantentzen ditu.
- ↑ The Estatistika Koordinazio Nazionalaren Kontseiluak Bongao eta Panglima Sugala hartzen ditu hiriburutzat. Hala erem gobernuaren egoitza nagusia Bongaon dago.