Filipinetako eliza barrokoak

Koordenatuak: 14°35′24″N 120°58′12″E / 14.59000°N 120.97000°E / 14.59000; 120.97000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipinetako Eliza Barrokoak» orritik birbideratua)
Filipinetako Eliza Barrokoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

San Agustin elizaren barnealdea, Manilan

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 677
Kokalekua  Filipinak
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 14°35′24″N 120°58′12″E / 14.59000°N 120.97000°E / 14.59000; 120.97000
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Filipinetako Eliza Barrokoak Unescok 1993an izendatutako Gizateriaren Ondarea da, espainiarren garaiko eliza barrokoak biltzen dituena Filipinetan.

Hauek osatzen dute:

  • San Agustin eliza, Manila
  • Nuestra Señora de la Asuncion eliza, Santa Maria (Ilocos Sur)
  • San Agustin eliza, Paoay (Ilocos Norte)
  • Santo Tomas de Villanueva eliza, Miag-ao, (Iloilo)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza hauek Filipinetako historian garrantzi handia izan dute, ez bakarrik uhartedia kristautzerakoan, baita ere Espainiar Inperioaren ezarpen politikoaren funtsa bezala, Estatua eta Eliza harreman estuan ulertzen baitziren.

Elizok espainiar eta latinoamerikar arkitekturan oinarritzen dira, baina bertako ezaugarriei egokituta, txinatar motiboak erabiltzeraino. Sarri, matxinada eta iraultzen erasoak jasan zituzten elizok, eta gotorleku itxura hartu ezinbestean. Argien, Nuestra Señora de la Asuncion elizan ikus daiteke, muino batean tontorrean eraikia, krisialdian zitadela gisa erabiltzen baitzen. Miag-ao herriko eliza ere hainbatetan eraso zuten, hegoaldeko musulmanek. Gainera, Filipinak Ozeano Bareko Suzko Eraztunean kokatuak daudenez, zimentazio eta hormabular sendoak eskatzen zituen, lurrikarei aurre egiteko. Hormabular ikusgarrienak Paoay herriko elizan daude. Horregatik, batzuetan lurrikara barrokoa deitzen zaio estilo berezi honi.

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinetako Artearentzako eta Kulturarentzako Batzorede Nazionalak (National Commission for Culture and the Arts) beste 26 eliza kontserbatu eta babesteko izendatu ditu, duten garrantzi handia dela-eta. Kultura Altxor Nazional izendatu dituzte[1]. Balio historikoa ez ezik, ekualde bakoitzaren ordezkatzea ere hartu da kontuan:

San Agustin elizaren barnealdea, Manila.
San Agustin eliza, Paoay (Ilocos Norte).
  1. San Agustín, Bacong, Negros Oriental
  2. Inmaculada Concepción ,Balayan
  3. Santiago Apóstol, Betis Guagua, Pampanga
  4. Patrocinio de María, Boljoon, Cebu
  5. San Pedro y San Pablo, Calasiao, Pangasinan
  6. San Vicente de Ferrer, Dupax del Sur, Bizkaia Berria
  7. Inmaculada Concepción, Guiuan, Samar oriental
  8. Inmaculada Concepción, Jasaan, Misamis oriental
  9. San Juan Bautista, Jiménez, Misamis occidental
  10. San Isidro Labrador, Lazi, Siquijor
  11. San Pedro y San Pablo, Loboc, Bohol
  12. Santa Catalina de Alejandría, Luna, La Unión
  13. San Carlos Borromeo, Mahatao, Batanes
  14. San Guillermo de Aquitania, Magsingal, Ilocos Sur
  15. San Gregorio Magno, Majayjay, Laguna
  16. Asunción de Nuestra Señora, Maragondon, Cavite
  17. San Andrés, Masinloc, Zambales
  18. Santa Mónica, Panay, Capiz
  19. Cathédrale de San José, Romblon, Romblon
  20. San Raymundo de Peñafort, Rizal, Cagayan
  21. San Joaquín, San Joaquín, Iloilo
  22. San Juan Bautista, Tabaco City, Albay
  23. San Ildefonso, Tanay, Rizal
  24. Basilique de Michel Ange, Tayabas, Quezon
  25. Santa Catalina de Alejandría, Tayum, Abra
  26. San Matías, Tumauini, Isabela

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]