Filipinetako hizkuntzak
Filipinetan 170 hizkuntza inguru mintzatzen dira, ia denak austronesiar familiakoak. Hizkuntza hauek guztietatik 2 bakarrik dira ofizialak, uhartedi osoan erabiliak: tagalog eta ingelesa. Gutxienez 10 nagusitzat hartzen dira eta gutxienez 8 koofizialtzat.
Hizkuntza aniztasunarekin batera, Filipinak alfabetizazio tasa handienetakoa du Asia Ekialdean eta Pazifiko aldean. 10 urte baino zaharreko biztanleriaren % 90 irakurtzeko eta idazteko gai da. Filipinarrak, oro har, elebidunak dira.
Aspaldi, gaztelania nahiko hedatua zegoen uhartedian, Espainiar Inperioaren zati baitzen. Hala ere, estimazioen arabera, biztanleriaren % 10ak mintzatzen zuten, batez ere espainiar kolono eta filipinar landuek. Egun, gaztelania ia desagertua dago, ingelesaren mesedetan, eta 2 milioi filipinarrek baino ez dute mintzatzen. Chavacano delakoak bizirik dirau ordea, gaztelaniaren eta bertako hizkuntzen arteko kreolera (batez ere Zamboangan).
Hizkuntzak [aldatu]
Hauek dira Filipinetan 18 hizkuntza mintzatuenak:
| Hizkuntza | Hiztun kopurua | Eskualdea |
|---|---|---|
| tagalog-"filipino" | 70 milioi baino gehiago (25 milioi lehen hizkuntza) | Uhartedi osoan |
| bisaya | 38 milioi (aldaerekin, cebuera barne) | Cebu, Bohol, Mindanao eta Negros uharteak |
| ilokano | 9 milioi | Luzon iparraldean |
| hiligaynon | 7,5 milioi | Panay uhartean |
| bicol | 6 milioi | Bicol penintsulan |
| pampangan | 2,2 milioi | Luzon erdialdean |
| pangasinan | 1,4 milioi | Luzon mendebaldean |
| magindanao | 1,1 milioi | Mindanao hegoaldean |
| tausug | 1 milioi | Sulu |
| maranao | 900.000 | Mindanao hegoaldean |
| surigao | 450.000 | Mindanao ipar-ekialdean |
| kinaray | 400.000 | |
| waray-waray | 3 milioi | Samar eta Leyte uharteetan |
| maranao | 1 milioi | Mindanao hegoaldean |
| surigaonon | 600.000 | |
| masbatenyo | 530.000 | Masbate uhartean |
| chavacano | 360.000 | Zamboanga penintsulan eta Caviten |
| ibanag | 320.000 | Luzon ipar-ekialdean |