Filipinetako kapitaintza nagusia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filipinetako kapitaintza nagusia
Capitanía General de las Filipinas

1565 – 1898
Espainiar Inperioko kapitaintza nagusia
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg
Spanish Provinces in the Pacific.jpg
Eskualdeko mapa
Hiriburua Cebu (1565 - 1595)
Manila (1595 - 1898)
Hizkuntza(k) Gaztelania eta tagalo
Erlijioa Katolikoa
Ondorengoak
Filipinak Philippines flag original.png
Guam US flag 45 stars.svg
Alemaniar Ginea Berria German new guinea flag.gif

Filipinetako kapitaintza nagusia (gazteleraz Capitanía General de las Filipinas) 1565ean Espainiak bere Asia eta Ozeaniako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboa izan zen[1]. Barnean Filipinak uhartedia ez ezik Palau, Guam, Marianak, Karolinak eta Mikronesiako zenbait uharte ere zituen.

Espainiar-amerikar gerraren ondorioz desagertu zen: Guam eta Filipinak Estatu Batuen eskuetara pasa ziren eta 1899an Palau, Marianak eta Karolinak Alemaniari salduak izan ziren.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdian honako probintziatan banaturik zegoen:

  • Luzón uhartea: Tondo, Bulacán, Pampanga, Zambales, Bataan, Écija Berria, La Unión, Cavite, Laguna, Batangas, Pangasinan, Ipar Ilocos, Hego Ilocos, Tayabas, Abra, Cagayán, Bizkaia Berria, Albay, Ipar Camarines, Hego Camarines.
  • Mindoro uharteak, Marinduque, Luban eta Ilin: Mindoro.
  • Batanes uharteak: Batanes.
  • Panay uhartea: Cápiz, Iloilo, Antique.
  • Negros uhartea: Negros.
  • Samar uhartea: Samar.
  • Leyte uhartea: Leyte.
  • Calamianes uharteak: Calamianes.
  • Cebu uhartea: Cebu.
  • Mindanao uhartea: Caraga, Misamis, Zamboanga, Gipuzkoa Berria
  • Marianak: Marianak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Montero y Vidal, José. Historia general de Filipinas, desde el descubrimiento de dichas islas hasta nuestros días. Madril, 1887-1892


Historia
Filipinak
Artikulu hau Filipinetako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.