Filipo II.a Mazedoniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filipo II.a Mazedoniakoa (grezieraz Φίλιππος Β' eta mazedonieraz Филип II-ри, antzinako grezierazko Filos/Φἰλος (laguna, zalea) eta Ippos/ἵππος (zaldia) hitzetatik datorrena (K. a. 382-K. a. 336) Mazedoniako Erresumako erregea izan zen K. a. 355etik hil zen arte. Alexandro Handiaren aita izan zen eta bere balentriek bere semeak jarraiut zuen bide loriatsua erraztu zuten. Litekeena da baita ere Egiptoko Ptolomeotar dinastiako sortzailea eta lehen erregea izan zen Ptolomeo I.a Soterren aita ere izatea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pellan jaioa, Filipo Amintas III.aren (K. a. 394-K. a. 370 eta Euridize II.a Mazedoniakoaren seme gazteena zen. Filipo bahitu bezala egon zen Tebasen, garai hartan Grezian nagusi zen polisa, hiru urtez, K. a. 368tik K. a. 365 arte. Garai horretan Filipok heziketa militar eta diplomatikoa jaso zuen Epaminondasen aldetik eta Pamenes Tebasekoarekin bizi izan zen, Tebaseko Batailoi Sakratuaren defendatzaile suar bat.

K. a. 364an Filipo Mazedoniara itzuli zen, gobernuko kontuetan parte hartuz. Bere bi anaia nagusiak ziren Alexandro II.a Mazedoniakoa eta Perdikas III.a Mazedoniakoa erregeen heriotzek bere iloba eta Perdikas III.aren semea zen Amintas IV.a Mazedoniakoaren erregeorde bihurtzea ahalbidetu zioten. Filipo gaztea, 22 urte baino ez zituena, gobernari bihurtu zen de facto.

Mazedoniar armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argeada izarra, izen bereko dinastiaren ikurra

Artikulu nagusia: Mazedoniar armada

Tebasen eman zituen hiru urteen ondoren, Filipok gertutik aztertu zituen greziar armadak eta hauen politika. Soldaduei erakusten zitzaien hausturaren taktika berria, erabat falangean oinarritua zegoena, asko hobe zitekeela konturatu zen. Arlo politikoan, Tebas jada ez zela hiri indartsua ahultzen zihoan eta domeinatzeari utziko zion Atenasen aurrean. Errege honen ideia greziar herri guztien batasun politikora bere agintepean iristea zen.

Bere lehen betebeharra armada on bat antolatzea izan zen, gaia, diziplinatua eta handia, garai hartako herri handienen aurka borrokatzeko gai izango zena, mundu hori domeinatzeko gai, mendeetan zehar egin zuen bezala. Filipok bere armada ez zuen mertzenarioekin prestatu, baizik eta bere mendekoekin, ondorengo Alexandro Handiaren garaipenerako, Erroman Gaio Mariok Julio Zesar arrakastara eramango zuen armada prestatu zuen bezala. Plutarko biografo greziarrak (46-125) zenbait mende beranduago kointzidentzia hau idatzi zuen bere lan handia izan zen Bizitza paraleloak lanean.

Erregeak armak banatzen zituen:

  • Kaskoa
  • Larruzko koraza
  • Ezkutu txiki eta borobildua
  • Ezpata motza
  • 6 metro eta erdiko luzerako lantza, sarissa ospetsua, Antzinaro guztiko lantzarik luze eta astunena.

Filipok Mazedoniako armada berrantolatu zuen, ordu arte zaldierian oinarritzen zena, hau, era berean nobleziak osatzen zuelarik. Infante kopurua handitu zuen, hauen ekipamenduaz arduratu zen eta arma berri batekin hornitu zituen, sarissa. Falangea sortu zuen, 16 soldadu ilarak osatutako infanteria gorputz kontzentratua, lehen sei ilarek sarissa jaisten zuten borrokan hasteko. Alboak zaldieriak babesten zituen.

Mosaiko erromatar baten irudia, non mazedoniar falangea Issosko guduan borrokan agertzen den.

Honakoekin osatua zegoen:

  • Zalditeria astuna (nobleziak osatua). Errege mazedoniarrek euren zaintza osatzen zuten zaldun nobleen tropa bat zuten, hetairoi deituak (erregearen kideak). Filipok bere erara antolatu zuen zaldieria hori eta guztiei arma berberak eman zizkien: metalezko koraza, xabalina eta ezpata. Orotara 800 soldadu ziren eta euren espezialitatea aurrealdeko karga zen.
  • Zalditeria arina. Borroka hasteaz eta falangeari etsaiaren alboak erasoz laguntzeaz arduratzen zen.
  • Infanteria (herritarrek eta hipaspistek, infanteria arina, osatua).
  • Falangea (soldadurik indartsuenak zeudena). Lantzekin armatutako gerrariz osatua zegoen, borrokan aurrealdetik eta lerroak banandu gabe sartzen zirenak. Filiporekin hain garrantzi handia hartu zuten pezhetairoi deitu zituela (erregearen oinezko kideak).

Hasieran, armada hau 10.000 soldaduk osatzen zuten. Pixkanaka, soldadu kopurua handitzen joan zen 30.000ra iritsi arte. Greziar herri ezberdinetako gainontzeko armadak baino askoz handiagoa izatera iritsi zen, ez soilik soldadu kopuruan, baizik eta baita antolaketa eta diziplina bezalako funtsezko arloetan ere. Filipok greziarrak euren ohituretan erlaxatzan joan zirela bazekien, eta, beraz, akatsak konpontzen saiatu zen. Greziar soldaduek ibilaldi handiei beldurra zieten, sekula ez ziren kanpaina batera abiatzen udaberria ez bazen, gurdi eta zerbitzari ugari zeramatzaten eurekin, zelaiak bete eta ibilaldiak moteltzea eragiten zuena. Hasieratik, Filipok bere soldaduak egunero 50 kilometro egitera behartu zituen euren arma eta beharrezko gainontzeko gauza guztiak eramanez, ibilgailuak eramatea debekatu zuen eta 10 soldaduko zerbitzari bat baino ez zuen onartu, baita beste bat ere zaldun bakoitzeko. Gainera, neguan ere kanpainak egin zituen. Oso zurruna zen eta diziplina kontutan hartzen zuen beste edozeren gainetik.

Gudu zelaian borrokatzeko falangean jartzen ziren, masa erregularra zena. Falangea ez zen Filiporen asmazio bat izan, jada existitzen zen greziarren artean, baina berak hobetzen asmatu zuen. Mazedoniar falangea sarissarekin armatutako 16 soldadu hilaraz osatua zegoen. Lehen sei hilaretakoek bi eskuekin eusten zuten lantza etsaiari zuzenduta. Euren aurretik atzean zeuden hilaretakoen lantzak agertzen hasten ziren, formazioa honela geratzen zelarik:

  • Lehen hilaran, lantzak edo sarissak 6 metro aurrera egiten zuen (6 eta erdi batzuetan).
  • Bigarren hilarak bere lantza lehena 5 metrotan gainditzen zuen.
  • Hirugarrenak lau metrotan gainditzen zuen.
  • Laugarrenak hiru metrotan
  • Bosgarrenak bi metrotan
  • Seigarrenak metro baten.

Azken hilarek euren lantza gorantz eusten zuten, zain geratzen ziren eta bajak estaltzen zituzten. Behar izanez gero, azken zortzi hilarek etsaiari aurre egiten zioten, euren kideei bizkarra emanez. Orduan, sarrezina zen talde bat osatzen zen. Falangea masa astun bat zen, mugimendu motelekoa, soilik lauan lan egin zezakeena. Mugimendu azkarretarako, altuerak eskalatzeko eta atrintxeramenduetarako, Filipok ezkutu txiki bat eta arma arinak zeramatzaten infanteak zituen.

Erregea arduratu zen beste kontu bat, gerra makineria zen, egundaino historialariek ezagutu duten osoena izan zena. Hiriak setiatzeko erabiltzen zen eta katapultaz (harri handiak eta suzko suziak jaurtitzen zituztenak) eta harresietara iristeko dorre mugikorrez. Armada hain prestatu eta hain ondo hornitu honekin Alexandro Handiak bere aita Filiporen ametsa betetzea lortu zuen: Persia konkistatzea.

Mazedoniako Erresumaren hedadura Filipo hiltzean.

Hiria (okupazio data) Hiria (okupazio data)
Mazedoniar goarnizioa Mazedoniar goarnizioa
Gudu garrantzitsuak Gudu garrantzitsuak ██ Mazedoniako Erresuma ██ Menpeko lurraldea ██ Molosiarren lurraldea ██ Tesalia ██ Korintoko Ligaren kideak ██ Estatu neutralak ██ Persiar Inperioa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipo II.a Mazedoniakoa Aldatu lotura Wikidatan