Filippino Lippi
Filippino Lippi italiar margolaria izan zen (Prato, 1457 - Florentzia, 1504). Fra Filippo Lippiren semea zen. Florentziako Eskolako Errenazimentuaren amaierako margolaria izan zen, eta eragin handia izan zuen Toskanako margolari manieristengan. Aitarekin eta Botticcelirekin ikasi zuen. Lorenzo Medicirentzat lan egin zuen beste pintore batzuekin batean Spadettoko hirian, eta 1482an amaitu zuen Florentzian Peruginok Palazzo della Signoria jauregian utzitako lana. 1480-1486 urteetan egin zuen San Bernardo Ama Birjinaren aurrean bere lan ospetsuena (Badia, Florentzia). Ondoko pintoreengan berebiziko eragina izan zuen lana egin zuen Filippino Lippik Erromako Caraffa familiaren kaperan (Santa Maria sopra Minerva eliza). 1491n Florentziara itzuli zen, eta XVI. mendearen hasierako manierismoa iragartzen duten lanak egin zituen han.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.