Filippino Lippi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musikaren alegoria, 1500 ingurukoa

Filippino Lippi italiar margolaria izan zen (Prato, 1457 - Florentzia, 1504). Fra Filippo Lippiren semea zen. Florentziako Eskolako Errenazimentuaren amaierako margolaria izan zen, eta eragin handia izan zuen Toskanako margolari manieristengan. Aitarekin eta Botticellirekin ikasi zuen. Lorenzo Medicirentzat lan egin zuen beste pintore batzuekin batean Spadettoko hirian, eta 1482an amaitu zuen Florentzian Peruginok Palazzo della Signoria jauregian utzitako lana. 1480-1486 urteetan egin zuen San Bernardo Ama Birjinaren aurrean bere lan ospetsuena (Badia, Florentzia). Ondoko pintoreengan berebiziko eragina izan zuen lana egin zuen Filippino Lippik Erromako Caraffa familiaren kaperan (Santa Maria sopra Minerva eliza). 1491n Florentziara itzuli zen, eta XVI. mendearen hasierako manierismoa iragartzen duten lanak egin zituen han.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filippino Lippi Aldatu lotura Wikidatan