Filippo Brunelleschi
Wikipedia(e)tik
Brunelleschiren Kupula (Santa Maria del Fiore)
Filippo di Ser Brunellesco Lippi, Filippo Brunelleschi (Florentzia, 1377 - 1446 apirilaren 15) Pizkunde garaiko arkitekto eta eskultorea.
Arkitektura pizkundetarraren hastapenetako arkitekto deigarrienetakoa izan zen. Perspektiba klasikoaren kontzeptuaren berreskuratzaile izan zen. Ezaguna da, batez ere Florentziako katedraleko kupulan egindako lanagatik.
Leon Battista Alberti, Ghiberti, Donatello eta Masaccioren garaikidea zen.
[aldatu] Lan nagusiak
- 1419-1436, Santa Maria del Fiore katedralaren kupula, Florentzia.
- Pitti jauregia (Jauregi horretan Errenazimentuko jauregiaren eredua sortu zen)
- 1419-1440, Errugabeen Ospitalea, Florentzia.
- 1419-1480, San Lorenzo basilika, Florentzia.
- 1421-1440, San Lorentzoko Sakristia Zaharra, Florentzia.
- 1441-1460, Pazzi kapera, Florentzia.
- 1441-1481, Izpiritu Santuaren Basilika, Florentzia.
- 1434- Aingeruen Andre Maria, amaitugabea. Florentzia.