Film luze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Film luzea edo metraje luzeko filma luzera dezente duen ekoizpenari deitzen zaio. Luzera hori herrialdeen arabera dago zehaztuta.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuen arabera aldatzen bada, ohikoena ordu beteko iraupena baino gehiago duenari film luzea esaten zaio. Frantzian, esaterako, Centre National de la Cinématographie instituzioaren arabera film luzea izateko gutxeneko luzera 59 minutu eta 29 segundu da; datu horiek garai batean 35 mm. eta 1.600 metroko film-bobina estandar baten iraupena zen. Academy of Motion Picture Arts and Sciences[1], American Film Institute[2] eta British Film Institute[3] erakundeek, bestetik, film luzea izateko gutxienez 40 minutu baino gehiago luzera eskatzen dute.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaren historian sortutako lehenengo film luzea 1906koa eta australiarra da: Charles Tait egilearen ''The Story of the Kelly Gang''[4]. urte bat beranduago, 1906an, Frantzian, Michel Carrék zuzendutako ''L'Enfant prodigue''[5]; film honen luzera 90 minutukoa zen. 1920tik aurrera luzera honen filmak ohikoak egin ziren eta gaur egun sarritan film hitza film luzearen sinonimotzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Academy Awards 79th, Rule 2 : Eligibility
  2. The American Film Institute Catalog of Motion Pictures.
  3. Denis Gifford, The British Film Catalogue.
  4. Site cultureandrecreation.gov.au
  5. Vincent Pinel, Le Cinéma muet, éd. Larousse, 2010, p. 92

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]