Filosofoen bizitzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Filosofoen bizitzak. 1594. urteko grekerazko eta latinezko edizioa (Thomas Aldobrandini):Laertii Diogenis De Vitis Dogmatis et Apophthegmatis Eorum Qui in Philosophia Claruerunt.

Filosofoen bizitzak edo Filosofo argien bizitzak[1] (grezieraz, φιλóσοφoι Βίοι) greziar eta erromatar kulturetako antzinako filosofoei buruz, Tales Miletokoarekin (K. a. c.624-c.546) hasi eta II. mendeko Sexto Enpiriko arte, Diogenes Laerzio doxografo eta biografoak idatzitako bilduma bat da, grekeraz jatorrian, liburuki sorta moduan antolatua. Bertan, filosofoen jatorriari eta bizitzari buruzko datuak [2] eta anekdotak biltzen dira. Dagokien eskola filosofikoa [3], pentsaera eta bibliografia zabala [4] ere aipatzen ditu, filosofo bakoitzaren nortasuna eta pentsaera uztartuz horrela. Filosofoei buruzko bertsoak ere ematen ditu. Lanaren estilo errazak, umoretsua batzuetan [5] , publiko zabal bati begira idatzia izan zela pentsarazten du. Historian zehar eta egun ere antzinako filosofiaren oinarrizko erreferentzia izan da, askok bere estilo kaxkarra nabarmendu badute ere [6].

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diogenes Laerziok filosofia grekoen asmakuntza dela aipatuz abiarazten du bere lana. Bi jatorri aipatzen ditu: Anaximandro buru duen joniar eskola eta Pitagoras buru duen eskola italikoa. Bi filosofo mota ere bereizten ditu: dogmatikoak eta efektikoak edo eszeptikoak. Filosofiak hiru atal dituela dio: fisika, etika eta dialektika. Diogenesek bere jarrera filosofikoa argi azaltzen ez badu ere, Platonengandik, metafisikoengandik eta estoikoengandik urrun egon eta epikurearrekin eta eszeptikoekin bat datorrela dioten iritziak daude. Liburuki dibertigarriena zinikoei buruzkoa da, bertan anekdota eta pasarte anitz biltzen duelako. Interesgarriena Epikurori buruzkoa da, Herodotori, Pitoklesi eta Menezeori Gutunak eta Esakuntza Nagusiak idazkiak ematen dituelako.[7]


I-VII liburukiak: Joniar filosofia VIII-X liburukiak: Filosofia italikoa
I. liburukia: Greziako Zazpi Jakintsuak, Talesekin hasita VIII. liburukia: Pitagoras eta pitagoratarrak
II. liburukia: Sokrates, bere aurrekoekin Anaximandro, Anaxagoras, Arkelao eta jarraitzaileekin batera Enpedokles
III. liburukia: Platon IX. liburukia: Sailkatu gabeko filosofoak eta eszeptikoak
IV. liburukia: Atenasko Akademia V. liburukia: Peripatetikoak VI. liburukia: Zinikoak Xenofanes
Espeusipo Aristoteles Antistenes Heraklito (ez da italiar)
Xenokrates Teofrasto Diogenes Sinopekoa Parmenides
Polemon Estraton Lampsakoa Krates Tebasekoa Meliso Samosekoa
Krantor Likon Troadekoa VII. liburukia: Estoikoak Zenon Eleakoa
Arzesilao Demetrio Falerokoa Zenon Zitiokoa Leuzipo
Lazides Zirenekoa Heraklides Pontiko Kleantes Demokrito
Carnéades Krisipo X. liburukia: Epikuro

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izenburu luzeagoak ere izan ditu lanak batez ere argitalpen zaharretan.
  2. Adibidez, "Euklides Megarakoa zen, Istmotik gertuko hirikoa hain zuzen, edo beste batzuen arabera, Gelakoa...".
  3. Adibidez, "Arkelao Anaxagorasen ikasle eta Socratesen maisu izan zen, Joniatik Atenasera filosofía naturala ekarri zuen lehena ...".
  4. Bertan aipaturiko idazkietatik asko galdu egin dira.
  5. Adibidez, "Diogenesek (zinikoa, alegia) garbia ez zen bainu batean zegoela, hau esan zuen: «Hemen bainatzen direnak, non garbitzen dira?»".
  6. Alfonso Reyes Ochoa mexikar idazleak ezinbestekoa bezain baliorik gabea dela aipatu du. Ikus (Gaztelaniaz) Alfonso Reyes: Obras completas, XIII: La crítica en la edad ateniense, la antigua retórica, 42. orrialdea.
  7. (Gaztelaniaz) Carlos Moreno Guerrero: Por qué leer a Diógenes Laercio. Revista EL CATOBLEPAS, 76, 2008ko ekAina, 15. orrialdea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filosofoen bizitzak Aldatu lotura Wikidatan