Finantza-sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zentzu orokorrean, herrialde bateko finantza-sistema erakunde, baliabide eta merkatu multzoek osatzen dute, non xede nagusia mailegu-emaileek sortzen duten aurrezkia, mailegu-hartzaileengana bideratzea den, hala nola diru-mugimenduari eta ordainketa-sistemari segurtasuna eskaintzea. Aipatutako bitartekaritza lanaz, finantza-sistema osatzen duten erakundeak arduratzen dira, unitate inbertitzaileek jaulkitako finantza-aktiboak, lehen mailako finantza aktibo deituak, aurreztaileen nahietara egokituriko bigarren mailako finantza aktiboetara eraldatuz.

Finantza-sistemaren barne, finantza aktiboak (baliabideak), finantza-bitartekariak (erakundeak) eta finantza-merkatuak aurki ditzakegu, non bitartekariek aktiboen salerosketak gauzatzen dituzten finantza-merkatuetan.

Finantza-sistema, merkatu ekonomian, aurreztaileen moneta soberakina (gastu unitate superabitarioa) mailegu-hartzaile publiko edo pribatuengana (gastu unitate defizitarioa) bideratzea helburutzat duen sistema da. Helburu hau bi arrazoirengatik da garrantzitsua: lehena, aurreztaile eta inbertitzaileen bat ez etortzea, hau da, defizita duten unitateak eta superabita dutenak ez dira bat etortzen orokorrean; bigarrena, aurreztaileen nahiak inbertitzaileenekin bat ez etortzea hainbat arlotan, likidezia, arrisku eta errentagarritasun mailan esaterako, horregatik ezinbestekoa da bitartekariek finantza-aktiboak eraldatzea hauek aurreztaileen nahietara egokitzeko. Laburbilduz honakoak dira finantza-sistemak betetzen dituen oinarrizko funtzioak:

  • Aurrezkia bildu eta maileguen bitartez inbertsiora bideratu.
  • Aurreztaile eta inbertitzaileen beharrei hobekien egokitzen zaizkien produktuak eskeini, bien asebetetzea ahalik eta kostu txikienarekin lortuz.
  • Moneta-egonkortasuna bermatu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]