Finantza errentagarritasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Finantza errentagarritasunak edo ROEk (bere inizialak ingelesez, return on equity) etekin ekonomikoa eta irabazi hori lortzeko beharrezkoak diren baliabideak erlazionatzen ditu. Enpresa barnean, akzionistentzako (sarrera finkoak ez duten kapital hornitzaile bakarrak) itzulkina erakusten du. Errentagarritasuna erakundeak etekinak [[lortzeko fondoak nola inbertitzen dituen neurri gisa hartu daiteke. Portzentaje moduan adierazteko aukera ematen du. Errentagarritasunae finantzarioa zerga ondorengo mozkin garbia eta fondo propioen arteko zatiketa eginez kalkulatzen da. Adibidez, kontu korronte batean milioi bat sartzen bada eta sortutako interesak ehun mila badira errentagarritasuna % 10ekoa izango da. Kalkuluak burutzeko sortutako zenbatekoa eta sortzeko behar izan den zenbatekoa zatitu besterik ez da egin behar.