Finistère

Koordenatuak: 48°15′N 4°00′W / 48.25°N 4°W / 48.25; -4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Finistere» orritik birbideratua)
Finistère / Penn-ar-Bed (29)
Frantziako departamendua
Finistère / Penn-ar-Bed (29)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaBretainia
PrefeturaQuimper
PrefetaPierre Maille
(PS)
AzpiprefeturakBrest
Châteaulin
Morlaix
Barrutiak4
Kantonamenduak54
Udalerriak283
Kokapena
Koordenatuak48°15′N 4°00′W / 48.25°N 4°W / 48.25; -4
Azalera6 733 km²
Demografia
Biztanleria921638
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Finistère ("Lurraren amaiera edo muturra") edo Penn-ar-Bed ("Munduko burua edo lurmuturra", bretoieraz) Bretainia mendebaldeko lurraldea da eta Frantziako 29. departamendua. Prefektura Quimperren dagoen arren, Brest hiri handiena da. 6.733 km²-ko azalera du eta 886.500 biztanle (132 biz./km², 2007). Departamenduak bretainierazko hiztun gehienak ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finistèreren mapa.

Mugakideak Côtes-d'Armor ipar-ekialdean eta Morbihan hegoa-ekialdean dira. Iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, aldiz, Atlantiar ozeanoak inguratzen du.

Bretainiako Bro Leon lurralde historikoa eta Bro Kernev lurraldearen mendebaldea hartzen ditu.

Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aon edo Aulne ibaiak bitan banatzen du departamendua: Arrée mendixkak (Menez Arre) daude iparraldean (384) eta Mendi Beltzak hegoaldean (325 m).

Itsasoa oso barnera sartzen da lurrean: adibidez, Bresteko golkoa, Douarnenezko badia, Audierneko badia.

Iparraldeko itsasertza (Leon eskualdea) itsas ibaiez betea dago. Hegoaldeko eskualdea (Cornuaille edo Kernev) apalagoa da. Uharte ugari ditu: Batz, Ouessant, Sein, Glenan.

Ozeano aldeko klima du, euritsua eta epela.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audierneko portua.

Nekazaritza (fruituak, barazkiak eta laboreak; behiak) eta arrantza dira nagusi. Itsas portu ugari dago Finistèren; Concarneau eta Douarnenez Frantziako garrantzitsuenetakoak dira. Brest hiri jendetsuena da (portu militarra; merkataritza), eta Kenper, hiriburua, administrazio eta turismo hiria. Industriak ez du berebiziko muntarik, eta Brest aldean dago batez ere. Turismoak garrantzi handia du.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera:

  1. Brest (142.722 biztanle)
  2. Quimper (hiriburua, 63.929 bizt.)
  3. Concarneau (20.604 bizt.)
  4. Morlaix (15.507 bizt.)
  5. Douarnenez (15.066 bizt.)
  6. Landerneau (14.902 bizt.)
  7. Quimperlé (11.978 bizt.)

Arrantza portuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira lurraldeko arrantza kai nagusiak:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretoiera eta frantsesa hitz egiten dira. Finistèren gorde dira batez ere bretoien hizkuntza, ohiturak eta arkitektura berezia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]