Finlandiako Zentroko Alderdia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Keskusta stall Jyvaskyla.JPG

Finlandiako Zentroko Alderdia (finlandieraz Suomen Keskusta, Finlandiar Zentroa) Finlandiako zentroko alderdi politiko bat da Finlandiako Alderdi Sozialdemokratarekin eta Finlandiako Koalizio Nazionaleko Alderdiarekin batera, herrialde honetako tradizio handieneko alderdietako bat da. 1906an sortu zen. Gaur egun, alderdi honetako presidentea edo idazkari nagusia Matti Vanhanen da.

Zentroko Alderdia Finlandian erakunde liberaltzat hartzen da, zenbait legealditan sozialdemokratekin zein kontserbadore, berde eta alderdi txikiekin gobernatzeko gai izan dena. Zentroko alderdiak gobernutik deszentralizazioaren aldeko politikak bultzatu ditu. Internazional Liberalaren eta Europar Alderdi Liberal Demokrata Erreformistaren kide da.

Azken urteetako hauteskundeen historian, legebiltzarreko hauteskundeetan lehen postua lortu dute 2003 eta 2007an, hurrenez hurren 55 eta 51 ordezkarirekin, 1999an, 48 ordezkarirekin bigarren indarra izan ziren bitartean, soilik Sozialdemokratek gaindituta, 51 ordezkarirekin.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdiko lider esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]