Finlandiako antzinako probintziak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Finlandiako probintzia historikoak (finlandieraz: maakunnat edo provinssit), Suediaren menpe egondako urteen ondorioz eratutakoak dira. Probintziak, 1634. urterako guztiz sortuak zituzten suediarrak, lurraldeen artean zegoen botere ekonomiko desberdinak banatu nahirik. Honela, mugen ondorioz, hainbat kultura desberdin eratu ziren Finlandian, urteen poderioz batzen joan direnak.

Probintziak, 1809. urtean desegin ziren, errusiarren esku gelditu ondoren eta bertan 100 urte ondoren dukerri handi bat osatu ostean, Finlandia independentzia lortu zuen. Orduan, probintzien mugak iraunarazten saiatu ziren baina azkenik 1997. urtean oraindik gelditzen ziren mugen zatiak bereizi eta gaur egungo banaketa administratibo modernoa adostu zuten. Hala ere, oraindik muga historikoak izaten jarraitzen dute eta finlandiarren arteko desberdintasun kultural txikiak ezberdintzeko balio dute.

Finlandiako Antzinako Probintzia Suediarrak.PNG

Antzinako Probintziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ere, antzinako probintzien mugak erabiltzen dira finlandiera eta finlandiera-suedierazko dialektuak desberdintzeko. (Lehenengo izena finlandieraz eta bigarrena suedieraz)

  1. Jatorrizko Finlandia (Varsinais-Suomi, Egentliga Finland)
  2. Laponia (Lappi, Lappland)
  3. Karelia (Karjala, Karelen)
  4. Ostrobotnia (Pohjanmaa, Österbotten)
  5. Satakunta (Satakunta, Satakunda)
  6. Savonia (Savo, Savolaks)
  7. Tavastia (Häme, Tavastland)
  8. Nilandia (Uusimaa, Nyland)
  9. Åland uharteak (Ahvenanmaa, Åland)
  10. Vestrobotnia (Länsipohja, Västerbotten)

(Vestrobotnia ez da finlandiar probintzia bezala hartzen, Suediakoa baizik)

Antzinako Probintzien Armarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Finlandiako Antzinako Armarriak

Armarriak ez ziren XVI. mende arte garatzen hasi eta ordudanik santuen zigiluak erabiltzen zituzten. Armarri bakoitzak probintziako fauna, flora edo bertako ohitura eta kulturen ezaugarriak ditu.

Armarrien artean bi motakoak desberdintzen dira: dukerri koroa dutenak (Benazko Finlandia, Häme, Karelia eta Satakunta) eta konderri koroa dutenak (Åland Uharteak, Ilandia, Laponia, Pohjanmaa eta Savonia). Koroak, probintziek Suediar Errsumaren barnean zuten garrantziagatik bereizten dira.

Gaur egun oraindik, antzinako armarriak erabili ohi dira, herri, eskualde eta baita Finlandiako probintzietan ere.

Coat of arms of Åland.svg
Åland Uharteak
Varsinais-Suomen.vaakuna.svg
Jatorrizko Fin.
Karjalan historiallisen maakunnan vaakuna.svg
Karelia
Lapin maakunnan vaakuna.svg
Laponia
Uudenmaan historiallisen maakunnan vaakuna.svg
Nilandia
Ostrobothnia coat of arms.svg
Ostrobotnia
Satakunta.vaakuna.svg
Satakunta
Savonia coat of arms.svg
Savonia
Tavastia coat of arms.svg
Tavastia


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandiako antzinako probintziak Aldatu lotura Wikidatan