Finlandiako golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Finlandiako golkoaren kokapena Baltikoan.
Finlandiako golkoa satelite bidez.

Finlandiako golkoa[1] Itsaso Baltikoaren zati da, eta Europa iparraldean dago, iparraldean Finlandia, hegoaldean Estonia eta ekialdean Errusia dituelarik.

Golkoaren ekialdeko muturrean, Neva ibaia itsasoratzen den tokian, San Petersburgo dago, Errusiako bigarren hiririk handiena. Golkoaren kostaldean aurkitzen diren beste hiri garrantzitsu batzuk, Finlandiako hiriburua den Helsinki eta Estoniako hiriburua den Tallinn dira, lehenengoa iparraldeko ertzean, bigarrena hegoaldekoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandiako golkoa Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-18 .