Finlandiako udalerriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Finnish municipalities 2007.png

Finlandiako udalerriak (finlandieraz: kunta), udalerriak estatuaren barnean duten kontrola errespresentatzen dute. Hauek, zergak kontrolatzen dituzte, zerbitzu publikoen bi herenak (hezkuntza, osasuna, ura, kaleak...) eta ez dira segurtasunaz arduratzen, estatuarekin daukaten erlazio bakarra, hauek emandako diru laguntzak eta parlamentuan adostutako legeak betetzea da. Herriak batzen dituzten kontseiluak daude, non herri bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen dituen (biztanleriaren kopuruarekiko) eta bertan inguruko herriei dagozkien arazoak eztabaidatzen dituzte. Kontseilu hauek ez dute estatuarekin zerikusirik eta bakarrik hautesleak poztea dute erantzukizun.

2007aren hasieran argitu zenez, Finlandiak 416 udalerri eta 113 hiri dauzka. 19 udalerrik suediera dute hizkuntza nagusia (16 Åland uharteetan). Finlandiar hiri eta udalerriak desberdintzeko Hamina hiria dugu muga, 21.720 biztanlerekin. Udalerri bakoitzak, bere historia erakutsi edota bertako familia garrantzitsu baten armarria dauka zigilu bezala. Udalerriak gobernatzeko modua aldatuko dela iragarri du Finlandiako gobernuak, izan ere hainbat udalerri txiki diru-eza dela eta biztanleak galdu eta desagertzen ari dira.

Helsinki Handia, Helsinki eta honen inguruan aurkitzen diren hainbat herri bateratuta deitzeko erabiltzen den izena da. Herri hauek, Helsinkiren kanpoko auzo bezala dei genitzazke, eta urte hauetan hauen biztanleria %100 inguru hazi da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandiako udalerriak Aldatu lotura Wikidatan