Fiorenzo Magni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fiorenzo Magni (Vaiano, Pratoko probintzia, 1920ko abenduak 7 - Vaiano, 2012ko urriak 19) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1941 eta 1956 bitartean, denbora horretan 47 garaipen lortu zituelarik, horien artean hiru Italiako Giro.

Era berean, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia izan zen, 1948ko Italiako Giroan, 1949ko Frantziako Tourrean eta 1955eko Espainiako Itzulian etapa garaipenak lortuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikasketak eten behar izan zituen bere aitari garraio enpresa txiki batean laguntzeko. Bere eguneroko lanean Magnik bizikleta erabiltzen zuen garraiobide bezala, eta hala zaletu zen kirol honetara. 1936an lehiaketagatik interesatzen hasi zen, zaletu mailako talde batean sartuz.

Profesional bihurtu zen 1940an, baina Bigarren Mundu Gerrak bere karrera eten zuen, 1947an itzuliz. 1948an, bere bigarren partehartzean, Italiako Giroa irabazi zuen. Hala ere, garaipen honek polemika handia sortu zuen, oso leuntzat hartua izan zen bi minuturen galera suposatzen zuen zigor bat jasan baitzuen. Beranduago, 1951 eta 1955eko edizioetan ere Giroa irabaziko zuen, azken hau 35 urterekin, Italiako Giroa irabazi duen txirrindularirik zaharrena delarik.

Flandriako Tourra hiru urtez jarraian irabazi zuen, honen ondorioz Flandriako Lehoia ezizena jaso zuelarik. 1952an Munduko txirrindularitza txapelketa irabazteko zorian egon zen, baina arazo teknikoak medio, laugarren amaitzea baino ez zuen lortu. Aurretik, 1951n bigarren izan zen, eta 1947an ere laugarren.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942

1947

1948

1949

1950

1951

1952

1953

1954

  • Italiako errepide txirrindularitzako txapelketako txapelduna Gold medal with cup.svg MaillotItalia.PNG
  • Toskanako Giroa
  • Milan-Modena

1955

1956


Aurrekoa
Fausto Coppi
Italiako Giroko garailea
1948
Ondorengoa
Fausto Coppi


Aurrekoa
Hugo Koblet
Italiako Giroko garailea
1951
Ondorengoa
Fausto Coppi


Aurrekoa
Carlo Clerici
Italiako Giroko garailea
1955
Ondorengoa
Charly Gaul
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fiorenzo Magni Aldatu lotura Wikidatan