Flandria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Flandria
Vlaanderen

Flandriako bandera
Bandera
Estatua BelgikaBelgika
Hiriburua Brusela
Herritarra Flandriar, flandestar, flamenko[1]
Flemish Region in Belgium and Europe.svg
Azalera
13.522 km²
Hizkuntza ofizialak Nederlandera
Biztanleria
Dentsitatea
6.117.440 (2007)
458 bizt/km²
Web www.vlaanderen.be

Flandria[2] (izen historiko gisa Flandes ere erabil daiteke[2]; nederlanderaz Vlaanderen; frantsesez Flandre(s); alemanez Flandern) Belgika osatzen duten eskualdeetako bat da, Valonia eta Bruselarekin batera.

Flandriak Frantzia eta Ipar Itsasoa ditu mendebaldean, Herbehereak iparraldean eta ekialdean eta Valonia hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Flandriako konderria»

Flandriako konderria 892an sortu zen, baina bere barrutiak XII. mendean frantses kontrolpean erori ziren. Flandriako beste lurraldeek Henao konderriaren kontrolpean erori ziren 1191ean. Gero eskualde osoa 1384an Borgoinako dukeen kontrolpean erori eta 1477an Habsburgotarrenean eta 1566 Espainiaren kontrolpean. Frantziak mendebaldeko barrutiak lortu zuen zenbait Itunei esker 1659an, 1668an eta 1678an.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Flandriak izugarrizko aldaketa jasan du: XIX. mendean nekazal eskualde izatetik, eskualde oparo bat izatera pasa zen. Hezkuntza, giro soziala eta emankortasun handia aldaketaren ardatzak ziren.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandriako probintziak

Flandriako eskualdeak 5 probintziatan banatutako 300 udalerri ditu:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandria Belgikako eskualderik aberatsena da. Gaur egungo Flandriako ekonomiaren indarra esportazioetan datza, izan ere, Flandriak munduko biztanleko esportazio tasa handiena du. Bere nekazal produktuak ere famatuak dira: gaztak, garagardoak, etabar.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandrian Belgikako biztanleen %57,9 bizi da. Eskualdeko hizkuntza nederlandera da. Pintura gotikoaren maisu handiak, Van Eyck, Breughel, Rubens edo Van Dyck flandiarrak ziren.

Udaberrian, Flandrian txirrindularitza proba garrantzitsu bat egiten da, Flandriako Tourra

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004

1999

1995

Alderdia % Eserlekuak % Eserlekuak % Eserlekuak
Christen-Democratisch en Vlaams eta Nieuw-Vlaamse Alliantie 26,1 35 22,1 28 26,8 35
Vlaams Belang 24,2 32 15,5 20 12,3 15
Vlaamse Liberalen en Democraten eta Vivant 19,8 25 22 / 2 27 20,2 26
Socialistische Partij – Anders eta Spirit 19,7 25 15 19 19,4 25
Groen! 7,6 6 11,6 12 7,1 7
Union des Francophones 1,1 1 0,9 1 1,2 1
Volksunie 9,3 11 9 9

Flandriar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flandria Aldatu lotura Wikidatan