Flavio Aezio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flavio Aezio


Erromako kontsula


Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaSilistra (en) Itzuli, 390(e)ko hamarkada
HerrialdeaMendebaldeko Erromatar Inperioa
 Antzinako Erroma
HeriotzaRavenna454ko irailaren 21a (egutegi gregorianoa) (54/64 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaValentiniano III.a
Familia
AitaGaudentius
Ezkontidea(k)ezezaguna
Pelagia (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraLate Roman army (en) Itzuli
GraduaMagister militum
Parte hartutako gatazkakRiminiko gudua
Katalauniako Zelaietako Gudua

Flavio Aezio (latinez: Flavius Aetius; 391454) Mendebaldeko Erromatar Inperioko jenerala izan zen. "Azken Erromatarra" bezala ere ezagutua izan zen, 451. urtean, bere gudarosteak Atila hunoaren gudarosteen aurka Chalonseko Zelaietako Gudua irabazi zuelako.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durostorumen jaio zen, Mesia Behereko probintzia batean, oraingo Bulgarian, 396. urtean, Teodosio enperadoreak Inperioa bi zatitan banatu eta hurrengo urtean. Zaldunen agintari zen Gaudenzio eszitarra eta Auraelia dama erromatarraren semea zen. Berauekin joan zen Mesiako probintziara, Gaudenzio bera, probintzia hartara bidali baitzuten. Bere gaztetasunaren zati bat, Alariko I.ak bahitua pasa zuen, eta, ondoren, Mendebaldeko hunoarren agintari zen Rugilak bahitua. Honek, hunoarren borrokatzeko era zein zen ikasteko aukera eman zion.

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldunen agintari bezala zerbitzatu zuen Galian, Felix agintari militarra zen garaian. 433. urtean, Aetiusek berak lortu zuen kargu hau. Hemendik aurrera, Mendebaldeko Inperioko pertsonarik garrantzitsuena bihurtu zen. Italia babestu eta barbaroen zabalkundea geldiarazi zuen: Galian geldiarazi zituen bisigodoak eta burgundiarrak, irteerarik gabe utzi zituen oraingo Savoian. Beste erabaki batzuk, ordea, ez ziren hain ondo hartuak izan. Bandaloak Afrika iparraldean finkatzea, adibidez, erabaki hau iragaztezina izan arren.

Baina, "Azken Erromatarra" bezala ezagutaraziko zuen kanpaina militarra, hunoen aurkakoa izan zen. Atila, iraindua sentitu zen, Valentiniano III.a enperadoreak, honen arreba zen Honoria, hari emaztetzat ematea onartu ez zuenean, eta Erromarantz abiatu zen, herria txikitzeko asmoz. Horretarako, ostrogodo, gepido eta eszitarrek osaturiko gudaroste bat bildu zuen. Baina Aeziok, oso ondo zuzendu zuen bisigodo, alano, franko eta erromatarrez osaturiko bere gudarostea, eta Atilaren aurkako garaipena lortu zuen Chalonseko Zelaietako Guduan, 451. urtean.

Atila, baina, bizirik geratu zen, eta bere gudarostea berregin zuen. 452. urtean, Erromarantz abiatu zen, berriz ere, txikitzeko asmoarekin. Baina, herriaren harresien parean aurkitzen zela, Leon I.a Aita Santua irten zitzaion bidera, eta Atilaren asmoa desegin zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ospetsu egin zen Aezio, eta horrek, enperadorearen susmo txarrak bizitu zituen, Valentinianok, bere jeneralak tronua nahi zuela uste izan baitzuen. Orduan, enperadoreak bere aurrera deitu zion, eta, halako batean, sastakada batez, Aezio hil zuen. Ondoren, sei hilabete beranduago, Valentiniano bera hil zuten soldadu batzuek, itxuraz, Petronio Maximoren aldekoak zirenak.