Flensburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Flensburg

 Schleswig-Holstein
Flensburgeko kaia
Flensburgeko kaia

Flensburgeko armarria

Izen ofiziala Flensburg
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Schleswig-Holstein
Alkatea Simon Faber (SSW)
Koordenatuak 54°46′55″N 09°26′12″E / 54.78194°N 9.43667°E / 54.78194; 9.43667Koordenatuak: 54°46′55″N 09°26′12″E / 54.78194°N 9.43667°E / 54.78194; 9.43667
Flensburg non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Flensburg
Eremua 56,38 km2
Garaiera 12 m
Posta kodea 24901–24944
Biztanleria 88.759 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.574,3 bizt./km²
Matrikula FL
http://www.flensburg.de

Flensburg Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hirugarren hiri handiena da, Danimarkarekin muga egiten duena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flensburg fiordoaren barrenean kokaturik dago hiria. Danimarkarekin muga egiten du eta Sylt uharteko Westerland hiriaren ondoren Alemanian iparralderen dagoen herria da Flensburg. Kiel, 86 km hegoaldera, eta Odense (Danimarkan), 92 km ipar-ekialdera, dira inguruan dituen hiri handienak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniarrek sortu zuten Flensburg 1200 inguruan, izen bereko fiordoaren barrenean. 1284an hiri eskubidea lortu eta berehala bihurtu zen Schleswigeko Dukerriko hiri garrantzitsua. Hansa Ligan izan ez arren, bertan zeuden hiriekin harreman komertzialak eratu zituen.

XV mendea gogorra izan zen. Hainbat izurrite (pneumonikoa, disenteria, legenarra eta sifilia) jasan zituen, bai eta sute izugarri bat 1485ean ere. Hala ere XVI mendean Hansa Liga erortzean Flensburg Eskandinaviako merkatal hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Sardinzarra, azukrea eta balearen olioaz komertziatzen zuten, eta Groenlandian bale ehizan ere aritu ziren. Hogeita Hamar Urteko Gerrak eman zion amaiera aldi oparo honi. XVIII mendean Danimarkako Mendebaldeko Indiak (gaur egun Birjina uharte amerikarrak) koloniako ronarekin komertziatu zuen eta berriro oparoaldi bat ezagutu zuen.

Hiria protestantea zen eta hizkuntza aldetik ere Danimarkakoa baino Alemaniako hiri baten antza hartuz joan zen. Azken lau mendeetan Danimarkako bigarren kai handiena izan zena 1864ean Prusiak eskuratu zuen Bigarren Schleswigeko Gerran eta 1889an hiri askea bihurtu zen. Nazioen Ligak 1920an erabaki zuen Alemania eta Danimarka arteko muga Schlewigeko Dukerriko biztanleek erabaki behar zutela erreferendum bidez. Flensburgetik gora zeuden herriek Danimarka izatea erabaki zuten eta hegoaldera zeudenek aldiz Alemania. Flensburg bera Alemanian gelditu zen.

Bigarren Mundu Gerra bukatzear zela, 1945eko maiatzean, Alemania Naziaren gobernuaren egoitza bihurtu zen Flensburg, Adolf Hitler hil eta Karl Donitz almirantea nagusi jartzean. 23 egunen buruan errenditu zen. Gerra ostean daniarren aldeko mugimendua sortu zen, Schlewig Dukerria zena elkartze aldera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaufmanshöfe: XVIII mendeko merkatarien patioak. Adibidez Westindienspeicher eta Borgerforeningen Hof.
  • San Joan eliza (Johanneskirche): XII mendeko eliza, Flensburgeko zaharrena.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Eliza gotikoa, gehigarri barrokoak dituena. Dorrea 1885ean jaso zen.
  • Flensburgeko museoa (Museumsberg Flensburg)

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flensburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flensburg Aldatu lotura Wikidatan