Flexiguritate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Flexiguritate edo flexiseguritate hitza 1980ko hamarkadan Danimarkako lan merkatuan landutako kontzeptua da eta inguruko herrialdeetara (Finlandiara, Holandara...) zabaldu zen berehala. Flexibilitatea (malgutasuna) eta segurtasuna konbinatzen ditu, lan merkatuari aplikatuz.

Teorian, lan merkatu malgua lortu nahi duen estrategia politikoa da eta, aldi berean, langileen babes soziala bermatu nahi du.

Bereizgarriak:

  • Kontratuak egiteko eta eteteko malgutasuna.
  • Langabetuen gizarte babes handia, eskubide eta betebeharrak ondo zehaztuz.
  • Formakuntza eta berkolokazio politika indartsua.

Langileek bere formazioa eguneratzeko prest egon behar dute, edozein momentutan merkatuaren eskarira egokitzeko xedean. Horretarako formakuntza jarraia antolatzen da, bai langileentzako eta bai langabetuentzako ere. Hortik ondoriozta dezakegu aurrekontu publikoetan eragiten duen kostu handia eta hau izango da bere alderdi kritikatuenetakoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]