Flinders Petrie
Wikipedia(e)tik
William Matthew Flinders Petrie britainiar arkeologo eta egiptologoa izan zen (Charlton, 1853 - Jerusalem, 1942). Egyptian Research Account sortu zuen 1894an, 1905ean British School of Archaeology eskola bihurtu zena. Indusketa asko egin zituen Egipton eta Palestinan. Egiptoko Nagadako hirian egin zituen aurkikuntzarik garrantzitsuenak (1904-1905): dinastien aurreko kultura batzuk argitzen lagundu zuten aztarnak eta Mineftahren hilarria aurkitu zituen. Egiptoko zibilizazioaren historia berriro osatzea lortu zuen, dinastien aurreko garaietatik hasi eta erromatarren garaia arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.