Flora (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flora eta Zefiro, William Bouguereauren margoa, 1875, Museum of fine arts, Mulhouse

Flora (latinez: Flōra), erromatar mitologian, loreen, lorategien eta udaberriaren jainkosa zen[1]. Erromatar mitologian oso pertsonaia garrantzitsua ez zen arren, ugalkortasunaren beste zenbait jainkosen artean egonda, udaberriarekin zuen loturak, garrantzi berezia ematen zion aipaturiko urtaroa iristerakoan. Bere jaia, Floralia deiturikoa, apirilaren 28tik maiatzaren 3ra egiten zen, eta bizitzaren zikloaren berritzea sinbolizatzen zuen, dantza, edari eta loreekin adierazia. Ovidiok Kloris ninfa grekoaz bat egin zuen, eta Zefiroren emaztetzat jarri zuen bere obretan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flora (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan