Florence Wald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florence Wald
Bizitza
JaiotzaNew York1917ko apirilaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBranford (Connecticut)2008ko azaroaren 8a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Mount Holyoke College
Scarsdale High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerizaina
Enplegatzailea(k)Rutgers Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak

Find a Grave: 31379672 Edit the value on Wikidata

Florence Wald edo jaiotzez Florence Sophie Schorske (New York, 1917ko apirilaren 19a – Branford, Connecticut, 2008ko azaroaren 8a) erizain estatubatuarra izan zen, modu zabalduan "AEBetako hospizio mugimenduaren ama"-tzat hartua.

Haurtzaroan, hainbat hilabete igaro zuen ospitalean arnas gaixotasun batengatik. Horrek piztu zion interesa osasungintzan, eta erizaintza ikasketak amaitu zituen Mount Holyoke College-n 1938an eta Yale-n 1941ean. Urteak aurrera, bertako Erizaintza Eskolaren dekanoa bihurtu zen 1959an. Urte hartan bertan Henry Waldekin ezkondu zen.

1963an bere uniberstitatean entzun zuen Cicely Saunders ospetsuaren hitzaldi bat hospizioaren filosofiari buruzkoa, eta eragin handia izan zuen berarengan. Hiru urte gehiago dekanoaren lana utzi zuen eta buru-belarri jarri zen Saunders Ingalaterran egiten ari zena bere herrialdean aplikatzeko. Lan horren ondorioz, 1974an Connecticuteko Hospizioaren sortzaile nagusia izan zen, AEBetako lehenengoa.

Bere azken urteetan, Wald interesatu zen hospizio zainketak presondegietan emateko ideian. 91 urterekin hil zen, eta ordurako AEBetan 3.000 hospizio programa baino gehiago zeuden martxan, urtean 900.000 bat gaixori arreta eskainiz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]