Florent Schmitt
Wikipedia(e)tik
Florent Schmitt (Blâmont, Meurthe-et-Moselle, Frantzia, 1870eko irailaren 28a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1958ko abuztuaren 17a) frantses musikagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Masseneten eta Fauréren ikasle izan zen Parisko kontserbatorioan. 1900. urtean Erromako musikagintza sari nagusia irabazi zuen Semiramis kantatarekin. Ondoren, Europan eta Ekialde Hurbilean ibili zen. 1922-1924. urteetan Lyongo kontserbatorioko zuzendari izan zen, eta 1929-1939. urteetan musika-gaietako erredaktore izan zen Le Temps egunkarian.
Schmitten lan aipagarriak dira, besteak beste: "XLVII Salmoa" (1904), "Salomeren tragedia" (1907), Salammbô (1925), "Sinfonia kontzertantea" (1931); ganbera-musika, pianorako musika eta kantuak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.