Polentzi Markiegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florentzio Markiegi» orritik birbideratua)
Polentzi Markiegi

Alkate



Debako Alkate

Bizitza
JaiotzaDeba1898ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBerria hondartza eta El Duesoko espetxea1937ko urriaren 15a (39 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Polentzi Markiegi Olazabal, bataioan Florencio, (Deba 1898 - Santoña 1937) Debako alkate jeltzalea izan zen, frankistek fusilatua Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Santoñako Berria hondartzako fusilamenduetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urte zituela Debako Euzko Alderdi Jeltzaleko udal batzordeko idazkari izendatu zuten. Urte batzuk beranduago, Batzokiko presidente eta Uri-Buru-Batzarreko idazkari hautatua izan zen[1]. Gipuzko Buru Batzarreko partaide ere bilakatu zen[2]. Oso katolikoa zen eta bere ohiko esaldietako bat zen, "Gora Euzkadi askatuta… Jaungoikoari bakarrik lotuta"[3].

1936an Gerra Zibila hasi zenean Debako alkate zen, eta aste gutxiren barruan ihes egin behar izan zuen familiarekin, irailaren 23an sartu baitziren Deban frankistak. Handik gutxira, bere anaia Jose Markiegi idazlea fusilatu zuten frankistek Oiartzunen, urriaren 25ean. Anaiarena jakinda, Bizkaian zegoela lortu zuen Polentzik emaztea, Maritxu Garate, eta alabak (Itziar, Nekane eta Lorea) Iparraldera itsasoratzea. Garai bertsuan bere anaia Peli Markiegi apaiz eta idazleak ere ihes egin zuen Argentinara.

Eusko Jaurlaritzaren defentsa ahaleginek huts egin zutenean, 1937ko abuztuan, atxilotua izan zen eta beste euskal gudari eta miliziano batzuekin batera Santoñan preso hartu zuten El Dueso espetxean.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Maritxu maite maitea:

Ordu gutxi barru donokira noa, Jaungoikoak Bere eskuetan artuko nauan uste oso-osoakin, maitien zindudanian eta zurekin eta gure txikiakin bizitzeko poza aundien zanean. Jaungoikoak Berak daki zer egiten duan eta Bere naia egin bedi. Idazteko azturik ere oso gutxi utzi didate. Gure aurtxoak Jaungoiko bidetik azi-tzen jakin dezazun, gure Jaunari eskatuko diot. Gure odol au ez da alperrik izango, zuek utzitzea ituntzen nau, bestela mundu ontatik alde egiteko aurrez ordua jakitea …. orixe Jaungoikoak eman lezaken eskerrik aundiena, eta neri eman dit. Muxu asko eman nere ta zure Itziartxo, Lore, Nekane ... ezin jarraitu det. Bai maite zaituztedala… Gora Euzkadi Askatuta, Jangoikoagan bakarrik lotuta. Maite-maite zaitu, zure.

— Polentzi Markiegi. 1937. Amatiño. «Sekulako Euskadirik onena» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).

Garantiarik gabeko epaiketan hiltzera kondenatu egin duten, eta fusilatu zuten, 1937ko urrian, Berria hondartzan, fusilamendu oso sinboliko batean.

Hil zuten egunaren bezperan, bera eta beste 13 hautatuak bi ziegatan banatu zituzten, eta gutunak idazteko aukera izan zuten. Sabino Arana Fundazioak bi gordetzen ditu Markiegirenak, bat emazteari zuzendua, eta bestea Debako bere burkide jeltzaleei[4].

Andoni Astigarraga Astilarra gudari presoaren lekukotzaren arabera, "Gora Euzkadi Azkatuta!" oihu eginez hil zen Markiegi, eskuan arrosario bat zeukala[4].

Errekonozimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polentzi Markiegiren omenezko oroigarria Deban.

2012ko urrian, Markiegiren heriotzaren 75. urteurrenean omenaldia egin zitzaion Deban, eta eskultura oroigarria inauguratu zen herriko pasealeku nagusian, Calbeton zumardian. Markiegiren iloba baten semeak egina da eskultura, Willy Berasaluze Latsurregiren lana. Bertan izan zen alkate erailaren alaba nagusia, beste senitarteko batzuen artean.[5] Polentziren izena eta lema hau dauka planak: "Eusko gudarien omenez".

80. urteurrenean, 2017ko urrian, beste omenaldi bat egin zen Deban, Polentziren oroigarriaren ondoan. Kasu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gerra Zibilean eraildako hautestsi erailak omendu zituen. Abertzale eta errepublikar ezkertiarrez gain, Errepublikaren kontrako indarren ordezkariak ere omendu zituzten[6]. Hauxe izan zen zerrenda:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Polentzi Markiegi — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  2. «LOS FUSILARON COMO ESCARMIENTO» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  3. Amatiño. «Sekulako Euskadirik onena» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  4. a b (Gaztelaniaz) Santoña, catorce hombres fusilados al amanecer – Historias de los vascos. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  5. (Gaztelaniaz) Deba. Un pueblo con memoria | Foro por la Memoria - Federación Estatal de Foros por la Memoria. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  6. «Aldundiak Markiegi ekarri du gogora, eta omenaldia egin die 1936an fusilatutako alkate eta zinegotzi gipuzkoarrei» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).