Flores (uhartea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kelimutu, Flores.
Bena herria, Floresen.

Flores[1] izenekoa, Sondako uharte txikietako bat da, Indonesiako Java uhartetik ekialdetik mendebaldera hedatzen den uhartedi bat. Sumbawa eta Komodotik ekialdera dago, eta Lomblen eta Alor uharteditik mendebaldera. Hego-ekialdean, Timor dago. Hegoaldean, Sumbako itsasartetik harago, Sumba dago, eta, iparraldean, Floresko itsasotik harago, Sulawesi.

Eduki-taula

Administrazioa [aldatu]

Flores uhartea, Indonesiako East Nusa Tenggara probintzian dago. "Erregentziak" bezala ezagutzen diren bost barrutitan banatua dago. Ekialdetik mendebaldera, Manggarai, Ngada, Ende, Sikka eta Flores Timur dira.

Landaretza eta animaliak [aldatu]

Flores uharteko mendebaldeko kostaldea, Komodo uhartearekin batera, Komodoko dragoia egoera naturalean aurki daitekeen toki urrietako bat da. Antzina, musker handi hau, gizakia uhartera iritsi eta gutxira desagertu ziren xagu erraldoiez eta Stegodon generoko elefante nanoez elikatzen zen. Gizakiak Komodoko dragoiek ehizatzen dituzten basatitutako bufaloak, oreinak, basurdeak eta tximinoak sartu zituen. Ugariak dira, baita ere, hegazti, saguzar, suge eta anfibioak.

2003ko irailean, Liang Buako leizean, uhartearen mendebaldean hominido espezie bat aurkitu zen. Ordutik, aurkikuntza, "Floresko gizakia" (Homo floresiensis) bezala ezagutu da. Dirudienez, Homo erectusaren bertsio txikiago bat da, 100-110 zentimetroko altuerakoa. Dirudienez, duela 18.000 urte edo gutxiagora arte existitu zen.

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Flores (uhartea)

Erreferentziak [aldatu]