Fluxbox

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fluxbox-logo.png  Fluxbox
Fluxbox garatzaileak
Unix-modukoak
Leiho-kudeatzailea
MIT
Ez
fluxbox.org

Unix munduan, Fluxbox X leiho-kudeatzaile bat da, Blackbox 0.61.1 bertsioan oinarrituta sortu zena. Bere nahia arina eta pertsonalizagarria izatea da eta ikonoen euskarri minimoa du. Erabiltzaile-interfazea oso sinplea da eta ataza-barra eta eskuin-klikaz atzi daitekeen menua besterik ez ditu. Konfigurazio guztia testu-fitxategietan doa, hala nola menuak edo laster-teklak kontrolatzen dituzten parametroak.

Pertsonalizazioa [aldatu]

Konfigurazio guztia erabiltzailearen etxeko .fluxbox direktorioan dauden testu-fitxategietan biltegiratzen da. Fluxboxen dena pertsonaliza daiteke eta, adibidez, laster-teklak .fluxbox/keys fitxategian, menuaren itxura .fluxbox/menu fitxategian edo abiaraztean exekutatuko diren aginduak .fluxbox/init fitxategian zehatz daitezke. Era berean, ohikoa da leiho-kudeatzailearen gai edo itxurak .fluxbox/styles direktorioan aurkitzea.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]