Fnac
FNAC (frantsesez Fédération Nationale d'Achats des Cadres), elektronikan, argazkigintzan, liburuetan, musikan eta bideogintzan aditua den enpresa frantziarra da. Internet bidez ere eskaintzen ditu bere produktuak, Frantziako enpresarik modernoena delarik sektore honetan.
Gaur egun, Denis Olivennes da enpresaren zuzendaria, eta Frantziakoa Bruno Crémelen kontrolpean dago. Enpresa honek 44 filial ditu Belgika, Italia, Grezia, Espainia, Portugal, Brasil eta Taiwanen. Era berean, 67 denda ditu Frantziako 55 hiritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Dendak
2009an Fnacek Frantzian, Belgikan, Brasilen, Grezian, Italian, Portugalen, Espainian, Euskal Herrian, Suitzan eta Taiwanen zituen dendak.
[aldatu] Brasilen
Brasilen Fnacen 9 denda daude.
[aldatu] Euskal Herrian
Euskal Herrian Fnacen bi denda daude, bata Donostian eta bestea Bilbon.
[aldatu] Espainian
Estatu espainiarrean 14 denda aurki ditzakegu (16, Euskal Herriko biak kontuan hartuta): Bartzelona (L'illa), Bartzelona (Triangle), Bartzelona (Diagonal Mar), Madril (Callao), San Sebastian de los Reyes (Madril), Leganés (Madril), Zaragoza, Sevilla, Asturias, A Coruña, Valentzia, Alacant, Murtzia eta Marbella.
Enpresa frantziarraren egoitza nagusia Madrilgo Pozuelo de Alarcón udalerrian dago.
[aldatu] Portugalen
Europar herrialde horretan Fnacen 17 denda daude.
[aldatu] FNACen zerbitzuak
FNAC enpresa aditua da elektronika, musika, liburu edota bideojokoetan. Era berean, forum deituriko gune bat ere izan ohi dute FNAC guneek, non hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta erakusketak egiten diten. Normalean, kafetegi bat ere izaten dute.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) FNACen webgunea
- (Gaztelaniaz) FNAC Espainiaren webgunea