Foederati

Wikipedia, Entziklopedia askea

Foederatus hitz latindarrarekin (plurala foederati). Erromatar Errepublikako lehen garaietan, hitzarmen bat sinatua zuen tribu orori deitzen zitzaion, erromatar kolonia ez izan arren eta erromatar hiritartasuna (civitas) ez jaso arren, hitzarmen horren bidez beragandik, arazoak egonez gero, soldadu armada bat emango zuela espero zenean. Latini edo latindarrak, erromatarren odoleko aliatutzat hartzen ziren, baina, gainontzekoak, federatuak edo socii ziren.

Foedus hitz latindarretik dator, Erroma eta beste nazio baten arteko betirako elkarlaguntza hitzarmen solemne eta lotesle bat izendatzen duena. Aldi berean, hitza, egungo latindar hizkuntzetara pasa da, federazio eta honekin lotutako hitzetan, federalismo kasu.

Antzinako Erroma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Errepublikan, hitzarmen hauen ondoriozko obligazioek sortutako desadostasunak, zegozkien hiritartasun onurarik gabe, erromatarren arteko Gizarte Gerra batetara eraman zuten, gertuko aliatu gutxirekin, eta hauek, konbentzimendua galdutako sociiak.

K. a. 90eko lege batek, Lex Juliak, baldintzak onartzen zituzten estatu federatuei hiritartasuna eskaini zien. Hiri guztiak (Heraklea Lukaniakoa eta Napoli adibidez) ez zeuden Erromatar estatura hiritar bezala sartzeko prest. Italiar penintsulatik haratago ere baziren foederati batzuk, horien artean Gades (gaur egungo Cadiz), Ebusus (Eivissa uhartea) eta Massalia (Marsella).

Erromatar Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisigodoak Erromako federatuak izan ziren.

Geroago, Erromatar Inperioaren unerik gailenean, III. mendetik aurrera, foederati hitza, tribu barbaroei diru-laguntza emateko erromatar ohituragatik hedatu zen, tribu horien artean frankoak, vandaloak, alanoak, eta, ezagunenak zirenak, bisigodoak zeudelarik, erromatar armadan borrokatzeko soldaduak ematearen truke. Honela, adibidez, Alariko I.ak, bere karrera, godoen foederati talde baten buru bezala hasi zuen.

Hasiera batean, erromatar diru-laguntza, diru edo elikagai bezala ematen zen, baina, zergen bidez lortutako diru sarrerak, IV. mendean eta V. mendean jaitsi zirenean, germaniar herrietako foederatiak, tokiko lur eremuetan ezarriak izan ziren, erromatar lurraldean ezartzearen baliokide izan zena. Denborarekin, urruneko mugako probintzietan, villae zabaletan eta ia kanpotik ezer behar ez zutenetan bizi ziren lur jabe handiek, gobernuaren boterearekiko euren leialtasuna, haustear ikusi zuten egoera hauetan. Orduan, leialtasunak zatitzen hasi zirenean eta tokikoago bihurtzen, Inperioa, geroz eta txikiagoak ziren lurraldeetan zatitzen hasi zen.

376an, bisgodoek, Valente enperadoreari, Danubioren hegoaldeko zatian ezarri ahal izatea eskatu zioten, eta Inperioan onartuak izan ziren foederati bezala. Bi urte geroago, bisigodoak matxinatu egin ziren eta erromatarrak garaitu zituzten Adrianopoliseko guduan. Eskulan galera handiak, Inperioa, foederatietaz geroz eta gehiago fidatzera behartu zuen.

V. menderako erromatar armada ia soilik foederatiez osatua zegoen. 451n, Atila hunoa, soilik foederatien laguntzarekin garaitu ahal izan zen, horien artean bisigodoak eta alanoak zeudelarik. Foederatiek, azken sastakada eman zioten desagertzen ari zen Erromatar Inperioarik 476an, Odoakrok, azken enperadore izan zen Romulo Augustulo tronutik kendu zuenean.