Foinse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Foinse (euskaraz Iturri/Sarrera) Irlandan argitaratzen den irlanderazko egunkari garrantzitsu eta handiena da.

1996ko urritik aurrera astero argitaratu ohi den astekaria da. Galway konderrian dagoen Carraroe udalerrian idatzi eta Kerry konderrian dagoen Tralee udalerrian inprimatzen da.

2009ko ekainean aldi batetarako itxi zen, Pádraig Ó Céidigh bere jabeak zioenez, arrazoia argitalpena eta Foras na Gaeilge erakundearen artean kontratu berri bat burutzeko desadostasuna izan zen.

Azkenik, 2009. urte amaieraldera, jada Foras na Gaeilge erakundetik independientea zelarik, Irish Independent egunkarian asteazkenetako gehigarri gisa berriz ere salgai jarri zen. 2011ko otsailean astekari honek Irlandako Errepublika osoan 195.000 ale saldu ohi zituen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]