Gaston IV.a Foixkoa
Wikipedia(e)tik
(«Foix-ko Gaston IV.a» orritik birbideratua)
- Artikulu hau Biarnoko bizkondeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Gaston Foixkoa.
Gaston IV.a (1423 edo 1425eko otsailaren 26a - † 1472) Foixko konde eta Bearnoko bizkondea izan zen (1436-1472).
1434an Blanka I.a eta Joanes II.aren Leonor alaba ezkondu zuen. Joanes II.aren jarraitzaile leiala izan zen eta, Bianako printzearen baztertzearen ondorioz, bera eta emaztea "Nafarroako printzeak" izendatuak izan ziren. Ez zuen gozatu behar leialtasun honen sariaz, Joanes II.a baino lehenago hil baitzen Orreagan, 1472an.
Bere emaztea, Leonor, Nafarroako erregina tituluaz jabetu behar zen 1479an, baina egun gutxiren buruan hiltzeko.
Ezkontza eta seme-alabak: Lau Erregina [aldatu]
Seme-alaba aunitz izan zituen:
- Gaston (1444-1470), Vianako Printzea, Frantzisko I.a Nafarroako erregearen eta Katalina I.a Nafarroako erreginaren aita
- Joanes (1446-1500), Étampesko kondea, Germana Foixkoa Aragoiko eta Nafarroako erreginaren (1488-1538) aita
- Petri (1449-1490), kardinala
- Maria (1452-1497), Gilen VIII.a Monteferratokoa markesekin ezkondua (1460)
- Joana (1454-1476), Joanes V.a Armagnacekoa kondearekin ezkondua (1468)
- Margarita (1458-1486), Frantzisko II.a Bretainiakoa dukearekin ezkondua (1471), Ana Bretainiakoa Frantziako erreginaren (1477-1514) ama
- Katalina (1464-1494), Gaston II.a Kandalakoa kondearekin ezkondua (1469), Ana Kandalakoa Hungariako erreginaren (1484-1506) ama
- Jakue (1460-1503), Montforteko kondea.
Familia [aldatu]
| Aitona Foixko konde Bearnoko bizkondea |
Amona Foixko kondesa Bearnoko bizkondesa |
Aitona Labriteko jauna |
Amona Sullykoa |
| Aita Foixko konde Bearnoko kondeorde |
Ama Labritekoa |
||
Foixko konde Bearnoko kondeorde |
|||
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa Joanes I.a |
Foixko konde eta Bearnoko bizkondea 1436-1472 |
Ondorengoa Frantzisko I.a |