Fonografo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edison fonografo zilindrikoa (1899)

Fonografoa lehenengo gailu soinua grabatu eta erreproduzitu gai izan zena. Thomas Alva Edisonek 1877-ko azaroaren 17-an bere lehenengo fonograforen berri eman zuen, 1887-ko azaroaren 29-an gailua erakatsi zion munduari lehendabiziko aldiz eta 1878-ko otsailaren 19-an patentatu[1] zuen.

Fonografoa grabazio sistema mekaniko-analogiko batek erabiltzen du. Sistema honetan, uhin soinudunak bibrazio mekanika bihurtzen dira transduktore akustiko-mekaniko baten bidez. Bibrazio hauek, ziri baten bitartez, ildo helikoidal bat fonografoko zilindro gainean lantzen dute. Soinua erreproduzitzeko prozesu alderantzikatzen da.

Hasieran kartoizko zilindro estainuz estalita erabiltzen ziren; geroago kartoizko parafinatuta, eta azkenean argizari gogorraz. Argizarizko zilindroa, kalitate eta iraunkortasun handiko gaia izateagatik, 1899-tik merkaturatu zen, urte bat beranduago gramofonoa agertu zenetik.

1889-ko abenduaren 2-tan Edison etxeko ordezkari batea, Theo Wangeman, Johannes Brahms oso konpositore ospetsuren interpretazio bat grabatu zuen. Piano bakar baterako bertsio Hungariar Dantzen zati bat zen; grabaketa hau gordeta badago oraindik ere bere kalitatea oso penagarria da.


Fonografo geroagoko asmakizunak [aldatu]

Edisonen fonografo eta zilindroak.

1877 geroztik fonograforen antzeko hamaika tramankulu zabaltzen ziren, "talking machines" izenekoak agertuz. Hala ere, soilik gramofonoak Edisonen asmakizuna iluntzea lortu zuen.


Erreferentziak [aldatu]

  1. U.S. Patent 0,200,521 Edisonen fonografoko patentea. (1878-02-19)


Kanpoko loturak [aldatu]