Ford Torino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ford Torino
1970 ford torino cobra sportsroof chiolero.jpg
1970eko Ford Torino Cobra SportsRoof modeloa.
Ekoizlea Ford Motor Company
Ekoizpen urteak 1968-1976
Ekoizpen lekuak EEBB: Atlanta (Georgia), Lorain, (Ohio) eta Chicago (Illinois)
Kanada: Oakville (Ontario)
Aurrekaria Ford Fairlane
Ondorengoa Ford LTD II
Segmentua Erdi-maila

Ford Torino 1968-1976 bitartean Ford Motor Company enpresak EEBB eta Kanadan merkaturatu zuen auto modelo bat izan zen. EEBB eta Kanadako autozaleen artean dexenteko estimua eta bildumazaleen artean ospea bereganatu ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auto modelo honek bere izena Italiako Turin (italieraz Torino) hiriari zor dio. Hiri honen izena aukeratzeko arrazoia Turin hiria auto ekoizpenari dagokionez Italiako Detroit ezizenaz ezaguna izatean datza, gainera kontutan izan behar da Detroit hiria Ford enpresaren egoitza nagusiaren kokalekua dela, horregatik bi hiri hauek automobilgintzaren bidez duten elkarlotura azpimarratu nahi izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971ko Ford Torino 500 Coupé modeloa.

Hasiera batean jada 1962-1970 bitartean ekoiztu zen Ford Fairlane autoaren neurri ertaineko luxuzko modelo gisa merkaturatu zen. 1968tik aurrera Fairlane izena Torino autoaren modelo apalagoetan mantendu zen. Denboraldi honetan zehar Torino autoa Fairlane autoaren azpiserietzat jo izan zen. 1970an jada Torino izena auto honen izen nagusi bilakatu zen, aldiz Fairlane modeloa Torino autoaren azpiserie bihurtu zelarik. 1971an Fairlane izena behin betiko alboratu eta auto honen modelo guztiei Torino deitu zitzaien.

Torino gehienak auto arruntak izan ziren, orokorrean autozaleen artean ospe gehiena bereganatu zuten modeloak lau atedun eta estalki gogorreko lau atedun sedan modeloak izan zirelarik. Halaber, Ford etxeak Torino autoaren goi errendimenduko bertsioak ere merkaturatu zituen, hauei indar handiko honako motorrak ezarri zizkiolarik: 428 cv (7 L) eta 429 cv (7 L) "Cobra-Jet". Auto hauek Muscle car izendapenaz sailkatu ohi dira. Gainera Ford etxeak NASCAR auto lehiaketako bere taldekideentzat Torino modeloa oinarritzat hartu zuen, ondorioz auto lasterketa ugari irabazitako modeloa da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auto modelo hau EEBB eta Kanadan kultura herrikoian oso ospetsua da. Halere, zinemari esker herrialde horietatik kanpora ere ezagutzera eman izan da.

Adibidez, 1970eko hamarkadan oso ospetsua izan zen Starsky and Hutch telesailan agertzen den autoa 1975. urteko Ford Gran Torino modeloa da. Bestalde, 2008an Clint Eastwood aktore eta zinema zuzendariak antzeztu eta zuzendutako Gran Torino filmako autoa ere Gran Torino modelo bat izateaz gain, filma berari ere izena eman zion.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ford Torino Aldatu lotura Wikidatan