Forer efektua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Forer efektua gizabanakoek beraientzat espresuki, ustez, sortutako nortasun-ezaugarrien deskribapen pertsonalaz duten oniritzi maila altuaren behaketa da, izatez deskribapen hori hain den orokorra eta zehaztugabea non pertsona askorentzako balio zezakeen.

Forer efektuari , Norberak egiaztatzearen falazia edo Bernum efektua ere deitzen zaio, P. T. Barnum-en omenez.

Forerren ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an, Bertram R. Forer psikologoak bere ikasleei nortasun-testa eman zien, eta ondoren ustez emaitzetan oinarritutako nortasun-analisia. Bakoitzak bere analisia aztertzeko eskatu zien eta beraien nortasunaz asmatutakoa baloratzeko (0tik, ez du ezer asmatu; 5era, guztiz asmatu du). Lortu zuen batezbesteko balorazioa 4,26koa izan zen. Ondoren guztiei analisi bera eman ziela azaldu zuen:

« Zure buruarekin zorrotza zara baina besteek estima zaitzaten behar duzu. Zure nortasunean ahultasunak dituzun arren, gehienetan, horiek gainditzeko gai zara. Badituzu zeure alde erabiltzen ez dituzun gaitasunak. Kanpotik diziplinatua eta autokontrolatua bazara ere, barrutik urduria eta zalantzatia zara. Maiz zalantza duzu, erabaki zuzena hartu duzun edo zuzen jokatu ote duzun. Gustuko duzu aldaketa eta barietate pittin bat, eta gorroto duzu mugek eta arauek zu itotzea. Zeure burua pentsalari asketzat duzu, eta ez dituzu besteen iritziak frogarik gabe onartzen. Ikusi duzu, ordea, nahiko zentzugabea dela zeure barrenak besteei erakustea eta beti egia osoa esatea. Batzuetan irekia, adeitsua eta lagunkoia zara; beste batzuetan, aldiz, zuhurra eta isila zara. Zeure helburuetako batzuk irreal samarrak dira. »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]