Gasteiz-Foronda aireportua

Koordenatuak: 42°52′58″N 2°43′28″W / 42.8828°N 2.7244°W / 42.8828; -2.7244
Wikipedia, Entziklopedia askea
Forondako aireportua» orritik birbideratua)
Gasteiz-Foronda aireportua
IATA: VIT • ICAO: LEVT Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°52′58″N 2°43′28″W / 42.8828°N 2.7244°W / 42.8828; -2.7244
Map
Altitudea1.682 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1980
KudeatzaileaENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorriaGasteiz
Foronda
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
04/22Asfalto3.500 m45 m
Zerbitzu hiriaGasteiz
Webgune ofiziala

Gasteiz-Foronda aireportua — ofizialki Gasteizko aireportua / Aeropuerto de Vitoria — (IATA: VIT, NAZE: LEVT) Gasteiz udalerriaren iparraldean kokatzen da, Andetxa eta Forondako herrixken artean. Gasteiz hirigunetik zortzi kilometrora dago Altube eta Gasteiz elkartzen dituen autobidearen mendebaldean. 390 hektarea okupatzen ditu, 2001eko Aireportuaren Plan Gidariaren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuaren barne ikuspegia.

1970eko hamarkadaren amaieran, demokrazia berrezarri zenean, Eusko Jaurlaritza eratu berriak Gasteiz aukeratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu. Aukeraketa horrekin batera, hainbat eraikin ofizial eta azpiegitura ezarri ziren Gasteizen.

Azpiegitura horietako bat aireportua izan zen, 1980ko otsailaren 16an inauguratua. Garai hartan Bilboko aireportuak bizi zuen gehiegizko merkataritza gaien trafikoa arindu nahiean, Gasteizko aireportua Euskal Herriko merkantzia trafikoan aireportu nagusia bilakatu zen.

1993. urtetik aurrera nagusigo posizio hori areagotu egin zen, nazioarteko garraio enpresa batzuk aireportuan ezarri zirenean, DHL esaterako. Merkataritza gaien trafikoan aireporturik garrantzitsuena den arren, bidaiarien hegaldietan Bilboko aireportua da nagusi. Horretaz oharturik, 2004ean Arabako Foru Aldundiak kostu-baxuko hegazkin konpainiak erakartzeko diru-laguntzak onartu zituen. Horrela urtebete beranduago Irlandako Ryanair hegazkin konpainia Gasteizko aireportuan ezarri zen Gasteiz eta Londres bitarteko hasierako hegaldi batekin.

Ryanairren etorrerak aireportuaren bidaiari trafikoa hirukoiztu egin du, eta gaur egun 100.000 bidaiarik erabiltzen dute aireportua urtero. Horrez gain, foru aldundiak Gasteiz erdigunean (Herrandarren kalean) dagoen autobus geltokiaren eta aireportuaren arteko autobus zerbitzua ezarri du bidaiariak aireportura hurbiltzeko.

2005ean Euskal Herrian garraiatutako merkantziaren %90a Forondatik pasatu zen.

2014ko azaroaren 24an, EAEko gobernuak, Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak bat egin zuten aireportua berpiztearen aldeko adierazpenarekin[1].

Hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opor garaian eskainitako charter hegaldiez gain, gaur egun hegaldi erregular hauek daude Forondan.

Hegaldiak
Kolonia, Málaga [2020ko apirilean hasten da], Milan-Bergamo, Sevilla, Tenerife-Hegoaldea,
Palma

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteiz-Foronda aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2023
Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[2]
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 129.102 2009 39.933
2002 98.962 2010 42.073
2003 102.328 2011 28.164
2004 95.094 2012 24.389
2005 91.594 2013 6.912
2006 173.605 2014 7.073
2007 173.878 2015 11.182
2008 67.818 2016 36.716

Udan eta San Prudentzio jaietan charter hegaldiak jartzen dira, normalean Mallorca eta Eivissara. Eusko Jaurlaritza New Yorkerako hegaldi zuzenak jartzeko lanean egon zen,[3] baina azkenean ez zen lortu.

2012ko urriaren 29an Helitt Líneas Aereas airelineak Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldiak hasi zituen, baina aste batzuk beranduago, 2013ko urtarrilaren 13an bertan behera geratu ziren eta ordutik ez da hegaldirik eskaintzen Forondatik.

Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiari gehien izandako hegaldiak (2012 / 2011)
Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
1 Bartzelona, Espainia 1.683 5.649 %235,65 Helitt Líneas Aereas
2 Bukarest-Otopeni, Errumania 0 3.439 Charter[4]
3 Madril, Espainia 5.049 3.384 %32,98 Charter
4 Manchester, Erresuma Batua 1 2.948 %294700 Charter[5]
5 Palma, Espainia 170 1.981 %1065,29 Charter

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Foronda suspertzea eskatu dute Jaurlaritzak eta Arabako erakundeek»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-24
  2. (Gaztelaniaz) (pdf) AENA. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
  3. (Gaztelaniaz) Foronda, ya sin vuelos regulares, espera su despegue vía Nueva York. El Mundo (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  4. Bilboko Athletic Klubak UEFA Europa Leagueko finala Errumaniara ikustera joandako zaletuak garraiatzeko jarritako charter hegaldiak.
  5. Bilboko Athletic Klubak Manchester United taldearen aurka jokatutako UEFA Europa Leagueko partidua ikustera joandako zaletuak garraiatzeko jarritako charter hegaldiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz