Foronido
Wikipedia(e)tik
Foronidoak hodietan, banaka edo taldean bizi diren animalia protostomoak dira.
Ur txikiko itsas hondoetan ematen dute bizitza. Isurtzen dituzten hondakinez eratzen dituzte babes-hodiak. Gorputzez luzexkak, eta zizare-itxurakoak izaten dira; aurreko aldean, ferra-itxurako egitura bat dute, biribilean bilduriko luzakinez hornitua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.