Fortun I.a Gartzea Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fortun I.a Gartzea Nafarroakoa edo Fortun Gartzea Iruñeko erregea izan zen (882-905), Aritza leinuaren azken erregea hain zuzen ere.

Eduki-taula

Izena[aldatu]

Kronikariek arabieraz فرتون بن غرسية‎, (Fortûn ibn Garsiya) zioten, ezizenak «Begibakarra» (arabieraz: باﻻنقر‎, al-Anqar) edo «Monjea» zituena.

Biografia[aldatu]

Gartzea I.a erregea eta Urraka Aragoikoa erreginaren semea.

860 urtean Mohamed I.a Kordobakoak Iruñea inbaditu ondoren, Fortun atxilotu eta preso eraman zuten emirerriaren hiriburura. Haraino, Oneka Fortun bere alabarekin joan zen. Hau islamera aldatu eta Kordobako emirra izango zen Abdulah ezkondu eta Mohamed semea izan zuen. 880an biak Iruñera itzuli ziren, Abdulahek alaba arbuiatu ondoren eta iloba Kordoban utzita. 882an bere aitak, Umar ibn Hafsunekin batera, Aibarretik gertu egin zen gudu batean Mohamed emirraren gudarosteak borrokatu eta bertan hil zen, Fortunek ordezkatua izanik.

Bere erreinaldiari buruz apenas ez dugu ezer ezagutzen baina litekeena da bai Kordobako emirren armadaren razziek bai Banu Qasi familiak Iruñea zenbait aldiz erasotzea.

Banu Qasi leinuak, emirrarekin izandako lehengo liskarrak ahaztuak, Islamera bilakatu-berri moduan jokatu zuten bere antzinako aliatuak ziren aritzatarrak erasotzeko. Hala ere, Fortun I.a Gartzeak berriro Banu Qasiko Lope ibn Mohamed harremanetan itzuli zenean, Asturiasko Alfonso III.ak eta Pallarseko kondeak estatu kolpea antolatu zuten, Antso I.a Gartzes (Gartzea Semenez antzinako erregeordearen semea[1]) errege berria izendatzeko.

Erresuma galdu ondoren, Leireko monasteriora baztertu zen eta badaude 906an bertan hil zuela uste dutenak. Beste batzuk 925. urte eta gero hil zela uste dute.

Seme-alabak[aldatu]

Ziur asko 845ean Oria edo Aurea ezkondu[2] eta hurrengo seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu]

  1. Landa El Busto,, Luis, Historia de Navarra, una identidad forjada a través de los siglos, Nafarroako Gobernua, ISBN 84-235-1935-X .
  2. Settipani, Christian (2004), La Noblesse du Midi Carolingien, Oxford: Prosopographica et genealogica, 114. or., ISBN 1-900934-04-3 .