Fortuna Düsseldorf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fortuna Düsseldorf
Ezizena(k)F95
Sorrera1895
Futbol zelaiaMerkur Spiel-Arena
edukiera: 54.600 lagun
inaugurazioa: 2004
PresidenteaAlemania Robert Schäfer
EntrenatzaileaAlemania Uwe Rösler
Liga2. maila
2011-2210.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Kielen aurkako partida, 1981ean.

Fortuna Düsseldorf (izen osoa Düsseldorfer Turn- und Sportverein Fortuna 1895 e.V.), Alemaniako Düsseldorf hiriko futbol taldea da. Liga eta Kopa irabazteaz gain UEFA Intertoto Kopa ere irabaziak badituen arren, gaur egun bigarren mailan ari da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1919an sortu zen aurretik zeuden hiru klub elkartzerakoan, Flingern herriko Turnverein Flingern gimnasia taldea (1895ean sortua), Düsseldorfer Fußballklub Spielverein (1908) eta FK Alemania 1911 (1911). 20. hamarkadaren bukaeran barrutiko txapelketak irabazi ondoren 1933an lortu zuten orain arteko Liga bakarra FC Schalke 04 taldeari 3 eta 0 irabazita. Rhur eskualdeko lehenengo talde txapelduna izan zen Fortuna Düsseldorf. 1936an ligako finala jokatu zuen baina galtzaile atera zen. 1937an Kopako finala jokatu zuen baina berriz ere galdu egin zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren taldea desmantelatua gelditu zen eta ondorengo urteetako emaitza txarren erruz 1964ean Bundesliga abiatzerakoan bigarren mailan ekin behar izan zion taldeak. 1966an lehen mailara igotzea lortu zuen baina urte bakarra egin zuen bertan. 1971ean berriz igo zen eta oraingoan 16 denboraldi jarraian jokatu zituen, emaitza aipagarririk gabe. Kopan ordea ondo aritu zen. Bost aldiz finala galdu ondoren 1979 eta 1980ko Kopak irabazi baitzituen. Errekor handi bat ezarri zuen gainera, izan ere 1978 eta 1981 artean kopako 18 partidu jarraian irabazi baitzituen. 1979an gainera Europako Errekoparen finala jokatu eta 4 eta 3 galdu zuen FC Barcelonaren aurka.

1987an jeitsi zenetik hona hainbat maila ezagutu ditu, baita hirugarren bundesliga ere 2008-09 denboraldian. Gaur egun bigarren mailan ari da. Bitxikeri bezala aipatu 2001 eta 2003 artean Die Toten Hosen punk musika taldea izan zela futbol taldearen babeslea.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore gorria eta zuria konbinatzen ditu ekipamenduan.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian:

Europan:


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]